Berriak
Kongresua
2015/12/02
Aitor Estebanek "adeitsu eta egoki" jo du CCOO eta UGT sindikatuekin izandako bilera
Abenduaren 20ko hauteskundeetarako EAJ-PNVren Bizkaiko zerrendaburuak eta berraukeratua izateko hautagaiak egoera ekonomiko,soziala eta laborala aztertu du CCOO eta UGT sindikatuetako Idazkari Nagusiekin
Kongresua
2015/12/02
Aitor Esteban: “Abenduaren 20ko hauteskundeetan euskal herritarrok jokoan izango dugu hurrengo hamarkadetako autogobernuari eustea edo indartzea ”
Nueva Economía Forum guneak antolatu duen hitzaldian eta Bizkaiko eta Euskadiko politika, ekonomia eta kultura esparruetako eragileen aurrean, abenduaren 20ko bozketetarako hautagai jeltzaleak esan du oraingo hauteskundeak "berebizikoak" izango direla.
Kongresua
2015/12/01
Estebanek baieztatu duenez atzoko eztabaidak "agerian uzten du alderdi handiek Euskadirentzako egitasmorik ez dutela"
Bozeramaile jeltzaleak kritikatu du atzo eztabaidan parte hartu zuten hiru alderdiek Euskadi eta Nafarroa "jaurtikitzeko armatzat erabiltzeko aipatu zutela, elkar erasotzeko baino ez".
BERRIA
2015/11/27
Joseba Agirretxea: "EAJ-PNVk euskal arrantzaleak defenditzen segituko du Madrilen, beste interes batzuk aurretik jartzen dituztenen aurka”
Gipuzkoako Kongresuko eta Senatuko hautagaiak diren Joseba Agirretxea eta Maria Eugenia Iparragirre Getariako arrantzaleekin elkartu dira gaur sektoreak bizi duen egoera aztertzeko.
BERRIA
2015/11/27
Gipuzkoan eta Euskadin, gaitasun ezberdinak dituzten pertsonen alde egindako lana goraipatu dute EAJko hautagaiek Gureak-era egindako bisitan
EAJko kongresurako eta senaturako zerrendaburuek Gureak-en lana txalotu dute destaitasunen bat duten pertsonen enpleakortasunean erreferente bilakatu direlako.
Kongresua
2015/11/26
Aitor Estebanek terrorismo yihadistari aurre egiteko orduan "informazioa, koherentzia eta errespetua" eskatu du "paper eta beste antzezpenetatik harago"
Diputatuen Kongresuan bertan egin dituen adierazpenetan, jeltzaleen bozeramaileak baieztatu du Espainiar Gobernuak ez duela EAJ-PNV gonbidatu gaur Barne Ministerioan yihadismoaren kontra izenpetu den ituna izenpetzera, baina berriz ere azpimarratu duenez "EAJ-PNVk terrorismoaren kontra daukan konpromisoa irmoa da eta paper bat baino gehiago da".
Kongresua
2015/11/23
Esteban: “Madrilen egon behar dugu bolada birzentralizatzailea baldin badator, aurre egin diezaiogun"
Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan, abenduaren 20ko hauteskundeetarako hautagai jeltzaleak baieztatu duenez "Madrilgo Euzko Abertzaleak taldeak beste batzuek ez duten balioa dauka: jakin badakigu politika egiten eta hitza ematen dugunean, bete egiten dugu".
Kongresua
2015/11/22
Agirretxea: “A20an Euskadiren etorkizuna jokoan dago eta EAJ da gure herriaren interesen defentsaren bermea”
Begaran ospatutako ekitaldi batean, GBBren presidentea den Joseba Egibarrek adierazi duenez “ez da singularitate edo pekuliaritate kontua, baizik eta herri bezela ditugun eskubideen defentsaren kontua".
Kongresua
2015/11/17
Esteban: “Kontraesana da EAJ-PNV yihadismoaren kontrako itunarekin bat egitea eskatzea eta,aldi berean, terrorismoaren kontrako nazioarteko datu sarean Ertzaintza sartzearen aurka agertzea”
EAJ-PNVk Idoia Mendiari gogoratu dio PP eta PSOE alderdien artean prestatu eta antzeztu den itun hori betiko espetxe zigorrari lotuta dagoela
EBB
2015/11/16
EAJ-PNVk ere parte hartu du Pariseko atentatu terrorista gaitzesteko egin den bost minutuko isilunean
Herri ordezkari eta barne kargudun jeltzaleek euskal erakundeetan egin diren elkarretaratze isiletan parte hartu dute
EBB
2015/11/15
‘Lehenik Euskadi. Euskadi es lo que importa‘, “inoiz baino gehiago, euskal hiritarrok gure etorkizuna jokoan izango dugun hauteskundeetarako goiburua”
Andoni Ortuzarrek Durangon baieztatu duenez EAJk ez du “Espainian gobernatzea bilatzen” baizik eta “gurea defendatzea”. “Rajoy, Sánchez, Rivera eta Iglesiasen ardura Espainia da; Euskadi da gurea”.
Kongresua
2015/11/14
Agirretxea: “Indarkeria, dela yihadista, dela beste arrazoi batek eraginda, ezin da sekula ere justifikatu”
Donostiako Tabakaleran aurreikusia zegoen ekitaldi politikoa bertan behera geratu da eta Joseba Agirretxeak, EAJren ordezkaritzaz inguratuta, bart Parisen gertatutako ekintza terroristen aurrean EBBk argitaratutako adierzapena irakurri du. Ondoren minutu bateko isilunea gorde da.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















