Prentsa Aretoa
2017/01/27
Aitor Esteban jeltzaleek `Mozal Legea´ aldarazteko planteatu duten proposamena aurkezteko prentsa aurrekoan: "Une egokia da PPren gehiengo osoak eragindako gehiegikeriak aldatzeko"
Mikel Legardarekin batera, Diputatuen Kongresuko bozeramale jeltzaleak Sabin Etxean egin den prentsaurrekoan baieztatu duenez Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak aurkeztu duen Proposamena "orekatua da, bat dator hiritarren interesekin eta proportzionaltasunarekin, eta Kongresuko talde ezberdinen arteko topagune izan daiteke”.
Argazkiak...
Aitor Estebanek eta Mikel Legardak, hurrenez hurren EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaile eta bozeramaile ondokoak, Sabin Etxean aurkeztu dute gaur talde jeltzaleak Hiritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30ko 4/2015 Lege Organikoa, `Mozal Legea´ izenez ezagutzen dena, aldarazteko planteatu duten proposamena.
Aitor Estebanek gogora ekarri duenez Euzko Abertzaleak taldeak eginiko Proposamena "orekatua da, bat dator hiritarren interesekin eta proportzionaltasunarekin” eta gaineratu du "momentu ona" dela "PPren gehiengo osoak eginiko gehiegikeriak aldarazteko". Estebanek zentzu berean gogoratu duenez "gehiengo argia dago, gure Taldea barne, Kongresuan Lege honen kontra agertu zena, eta gure proposamena izan daiteke PPren Lege hori arbuiatzen duten taldeen topagunea".
Mikel Legardak, proposamenaren egileak, hedabideen aurrean azaldu du EAJ-PNVk aurkeztu duen Lege Proposamenak Mozal legearen "desorekak" zuzentzea bilatzen duela. Legardak salatu duenez "segurtasuna ulertzen da oinarrizko eskubideei eta askatasun publikoei jartzen zaien balazta gisa". Horregatik, jeltzaleen ekimenak oinarri argia dauka :“segurtasuna -askatasuna binomio horretan oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen erabateko eraginkortasunetik hurbilen geratzen den interpretazioa lehenetsi beharra dago, bereziki bilera eta manifestazio eskubideei, adierazpen eta informazio askatasunei, askatasun sindikalari eta greba egiteko eskubideari dagokienez" .
Legardak eskubide eta askatasunen defentsan egin diren aldarazpen batzuk azaldu ditu,besteak beste antolatu gabe egiten diren manifestazioen kasuan, indarrean dagoen legearen arabera zigorgarriak direnak. Horrez gain, Kongresu eta Senatuaren aurrean eginiko bilerak edo manifestazioak zigor larritzat jotzen duen tipifikazioa ezabatzea proposatzen da.
Adierazpen eta informazio askatasunari dagokionez, agintarien edo Segurtasun Indarretako kideen irudi edo datu pertsonal edo profesionalak erabiltzea arau-hauste larritzat ez jotzea proposatzen da "informazioa baimenik eman gabe emateko eta jasotzeko debeku orokor eta prebentiboa suposatzen duelako eta, horren bidez, ez dira errespetatzen Auzitegi Konstituzionalak berak exijitu dituen proportzionaltasun eta neurritasun printzipioak”.
Legardak era berean azaldu duenez, Amnistia Internazionala bezalako erakundeek eginiko "aldarri orokorrari" erantzuna eman nahirik mugako itzulketak egiteko "prozedura zilegi eta eraginkorra" aurreikusten da, nazioarte mailan giza eskubideei eta nazioarteko babesari buruz dagoen araudiarekin bat eginik.
Legardak prentsaurrekoan azaldu duenez, aldarazpen asko erregimen zigortzailean egiten dira eta araudi horretarako eskatzen da "egindakoaren larritasunaren eta jarri beharreko zigorraren arteko harreman orekatua" eta, beraz, zigor penala besterik izan behar ez duten arau-hauste batzuk ezabatzea proposatzen da eta, esan bezala, jarrera batzuen aurrean eman beharreko erantzun zigortzailea modulatzen da:oso larritzat jotzen diren arau-hauste batzuk (komunikatu gabeko bilera edo manifestazioa,35.1 art), arau-hauste larriak (Kongresu edo Senatu aurrean eginiko manifestazioak; uniforme,intsignia edo kondekorazio ofizialak behar ez bezala erabiltzea; Segurtasun Indarretako kideen irudiak edo datuak baimenik gabe erabiltzea) eta arinak (eraikinak eskalatzea; bide publikoak baimendu gabeko salmentarako erabiltzea, higiezinak desitxuratzea,eta abar).
Mikel Legardak zentzu berean azaldu duenez "erregimen zigortzaileak Estatuaren ahalmen punitiboaren printzipio eta bermeak errespetatu behar dituela,besteak beste legezkotasun printzipioa taxatibotasun adierazpenean (zehaztu gabeko kontzeptu juridikoak saihestuz), nork bere egintzen erantzukizuna eta erruduntasun printzipioa (dolua barne), “non bis in ídem” printzipioa (pertsona bat bitan edo gehiagotan egintza berberagatik eta oinarri berberagatik zigortzea eragozten duena) eta proportzionaltasun printzipioa (aringarriak barnean hartuz) eta, horrekin bat eginik proposatzen da printzipio horietara egokitzeko aldaketak egitea. Atal berean, azpimarragarriak dira berdintasunari dagokion proportzionaltasunaren alorreko aldarazpenak "arau-hauslearen ahalmen ekonomikoa zigorra ezartzeko orduan kontuan hartzea" proposatzeko, eta egokitzapen horretarako proposatzen dira zatikapena eta betearazpena bertan behera uztea.
Hurrengo estekatik jaitsi daiteke EAJ-PNV Legebiltzar Taldeak erregistratu duen ekimena:
http://congreso.eaj-pnv.eus/es/documentos/18452/proposicion-de-ley-de-modificacion-de-la-ley-organ
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10