Prentsa Aretoa
2018/03/20
Kongresuak lehen urratsa eman du funtzioko Gobernu batek Gorteen kontrola saihesterik izan ez dezan
Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldearen Lege Proposamenak, gaur izapidera onartu denak, XI. Legealdian gertatutakoa ekiditea du helburu
Diputatuen Kongresuak gaur babestu du Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu duen proposamena funtzioko Gobernuak Ganberen kontrolpean egon daitezen eta etorkizunean XI. Legealdian gertatutakoa ekiditeko, hau da, Gobernuak 314 egunetan Gorteen kontrola saihestu zuenekoa.
Ekimenaren egile Mikel Legardak azaldu duenez “zalantzarik ez dugu” Ganberek Gobernua kontrolatzeko dituen ahalmenak “ez direla ahultzen” gobernua funtziokoa denean, baina gaineratu du Lege Proposamen hau aurkeztu duela “argi eta garbi” gera dadin Gobernuaren jardun guztiek eta egin gabe uzten dituen eginkizun guztiek Gorteen kontrolpean egon behar dutela. “Gobernuak, leialtasun konstituzionala urratuaz, indarrean dagoen legerian berariazko derrigorrik ez izatea baliatu zuen”.
“Kontrolatzeko derrigorra zilegitasun demokratikotik eta Gorte Orokorren izaera ordezkatzailetik dator eta ez da konfiantza kontu bat” azpimarratu du Legardak. “Kontrolatzeko eginkizunak ez du zerikusirik Gobernuaren egoerarekin, funtziokoa izan zein indarrean egon Estatuko botereen arteko orekaren eta Espainiako Konstituzioaren oinarrien arabera. Erregimen demokratiko batean ez dago kontrolik gabeko botererik, ezta Gobernu parlamentariorik Ganberen kontrolpean ez dagen Exekutiborik ere, kontrakoak suposatuko bailuke organo konstituzional batek kontrolik gabe jardun dezakeela edo Gobernua funtziokoa denean botere banaketarik ez dagoela”, ezarri du.
“Zilegitasun konstituzionaleko arrazoiek, kontrolik gabeko gobernu batek suposatzen duen anomalia demokratiko larria egiaztatzen duten arrazoiek, segurtasun juridikoko arrazoiek, Gobernuak Ganberen kontrola bere gain hartzea eta kontrol hori noiz, nola eta non egin behar dela erabakitzea saihesteko arrazoiek, leialtasun instituzionaleko arrazoiak, zentzuzko arrazoiek eta herri ordezkari gisa dagozkigun ius in officium arrazoiek eskatzen dute ekimen hau aintzat hartzea”, amaitu du Legardak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10