Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2020/02/27

Euskal Taldeak gastu mugaren alde bozkatu du baina ohartarazi du ez dela izango Aurrekontuak onartzeko txeke zuria

Idoia Sagastizabalek gaur egungo “ aldebitasun giroa” baloratu du eta helburuak “gaurko egoerara hobeto egokitzen direla” nabarmendu du, baina gogora ekarri ditu kontuek jasotzen dituzten desorekak

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak gastu mugaren alde bozkatu du baina ohartarazi du ez dela izango Aurrekontuak onartzeko txeke zuria

ARGAZKIA JAITSI

“Gure taldea aldeko botoa emango du ezarri diren helburuak gaurko egoerara hobeto moldatzen direla ulertzen dugulako eta, aldebitasun eta erakundeen arteko errespetu giroan, jarrerak hurbiltzeko aukera izango dugulako gure errealitate sozial eta ekonomikora hobeto egokituko den araudiaren aplikazioa lortzeko eta kontu publikoen arteko oreka eta hazkunde ekonomiko ekitatiboagoa bideratzeko. Eskua luzatzen dizuegu,baina horrek ez dakar automatikoki talde honek txeke zuria ematea Aurrekontuen proiektua onartzeko, azkenean aurkezten bada”. Horrela laburbildu du Idoia Sagastizabalek, Euskal Taldeko ekonomia eta aurrekontuen gaietarako bozeramaile jeltzaleak, EAJ-PNVren jarrera gaur goizean Kongresuan 2020rako gastu muga ez finantzarioari buruz eta aurrekontuen egonkortasunerako eta zor publikorako mugen inguruan egin den eztabaidan.

Hitz egiteko izan duen tartean, Sagastizabalek gogora ekarri du Euskal Taldea “oso kritikoa” izan dela zergen baterakuntzarekin, arau fiskalen aplikazioari buruzko metodologiagatik zein baterakuntza hori “bestela egin zitekeelako,hau da, murrizketa txikiagoa eginda, hazkunde ekonomikoaren erritmoaren beraren araberakoa”, politika sozialei eutsi ahal izateko eta desberdintasun kota handiagoak saihesteko. Zentzu berean baloratu du Espainiako gobernuak onartu duen koadro makro-ekonomikoak defizit leunagoa aurreikusten duela, malguagoa ekitaldi honetarako eta hurrengo hiru urteetarako”. Sagastizabalen esanetan “izan ere, errealistagoa ere bada”.

Hala eta guztiz ere, ñabardura modura esan du Euskal Taldearen aburuz “zergen baterakuntzak kontuan hartu behako lukeela lurraldearen errealitatea, ekonomikoa eta fiskala, defizit eta zor mugak ezartzeko, bereziki foru herrialdeen kasuan”, Estatuan baino hazkunde handiagoa aurreikusten dutelako eta, gainera, zergen autonomia dutelako beraiek arautzen dituzten tributuak igoaz finantzatzen diren gastuak erabaki ahal izateko. Halaber, diputatu jeltzaleak gogora ekarri du EAJ-PNVk kritikatu egiten duela “defizit mugen banaketa, subsektoreen artean, arbitrarioa dela” eta gaineratu duenez “gainera, simetrikoak izanez, ez dute kontuan hartzen Autonomia Erkidego bakoitzaren posizio fiskala”. AIREF-eko presidente berriak ere zentzu berean hitz egin duela gogoratu ondoren, zera baieztatu du “ez du ematen oso zuhurra denik batzuek behin eta berriz eta besteen zorroztasun eta zuzentasunaren kontura betetzen ez dituzten defizit helburuekin jarraitzea”.
Diputatu jeltzaleak Euskal Taldeak luzaro erreklamatu duen beste gai bat azpimarratu du,gastu mugaren malgutzea,alegia. Berak azaldu duenez “sortuko den edo sortu den superabita erabili beharko litzateke hiritargoaren beharrei hobeto erantzuteko, zerbitzu publikoak hobetzeko eta kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortzeko jarduerak abian jartzeko eta, bereziki, klima aldaketaren kontrako borrokari ekiteko `Europako Itun Berdea´ betetzera begira”. Zentzu honetan planteatu du Ministro andreak gastu mugaren inguruan iragarri duen aldarazpena Autonomia Erkidegoetan ere aplikatzea.

Beste aldetik eta sarreren eta gastuen artean dagoen ´tartea´ gogora ekarriz, Sagastizabalek baieztatu du zergak edo zerga sistema aldarazteko eztabaida eta erabakietan parte hartzeko eta kolaboratzeko prest daudela, baina “gure autogobernu fiskala eta arautzeko daukagun gaitasuna errespetatzen bada, betiere”. Gogora ekarri du zerga berriak Euskadiko erakundeekin adostu beharko direla Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren baitan.

Amaitzeko, Sagastizabal kezkatuta agertu da zorraren maila altuagatik “arriskutan jartzen dituelako finantza publikoen iraunkortasuna eta etorkizuneko belaunaldiak”. Ondorioz,ahalegin bat egitea eskatu du “gutxitzen jarraitzeko eta autokonplazentzian ez erortzeko”.

Next Euskadi