Berriak

BERRIA

2005/05/27

Olabarriak: "Hiru adingabe beren ustezko erasotzailearen aurrean agerraraztea jarduketa judizial desegokia da"

Eusko Alderdi Jeltzalearen EBBren idazkari Josune Ariztondok, Emilio Olabarria diputatuak eta Elena Etxegoien senadoreak prentsaurrekoa eman dute Sabin Etxean, Haurraren Eskubideak jarduketa judizialetan babesteari buruzko proposamena, legekoa ez dena, eta Puntuen araberako Gidatzeko Baimen eta Lizentziei buruzko Lege Proiektuarekiko Betoa aurkezteko.

BERRIA

2005/05/26

EAJk PSOEren Gobernuari eskatu dio antxoaren arrantza-aldiak bizi duen krisialdi larriari aurre egiteko neurriak azal ditzan

Eusko Legebiltzar Taldeak (EAJ) Diputatuen Kongresuan aurkeztu duen premiazko interpelazioan Gobernuak “baxurako arrantzarako eta Kantauri aldeko herrientzako  antxoaren arrantza-aldia ixteak ekarriko dituen kalteen aurrean hartuko dituen neurriak” zeintzuk izango diren galdetu du.

BERRIA

2005/05/26

Nafarroa Bai-k Bardeak nafar hiritarren eskuetan uztea eskatu du

Uxue Barkos Nafarroa Bai koalizioaren diputatuak salatu duenez "Bardeen inguruko herrien eskubideak berdindu zirenetik 300 urte igaro diren arren, gaur egun, oraindik ere nafar hiritarrok ezin ditugu Bardeak normaltasunez gozatu".

BERRIA

2005/05/12


Barkosek Nafarroaren interesak defendatuko ditu Estatuaren egoerari buruzko eztabaidan

Uxue Barkos Nafarroa Bai-ren Diputatuak gaur Diputatuen Kongresuan Estatuaren Egoerari buruzko eztabaidan hitz egingo du.

BERRIA

2005/05/12

Erkoreka: "Galdutako urtea"

"Urte betez itxaropenez beteriko mezuekin izan gaituzte, baina Alderdi Popularrak blokeatuta utzi zituen gai guztiak, orain ere, Aznarrek utzi zituen egoera berean jarraitzen dute". Hauek dira Josu Erkoreka Kongresuaren Euskal Taldearen bozeramaileak Espainiako Nazioaren egoerari buruzko eztabaidan egin dituen adierazpenak.

Hitzaldiaren laburpena

BERRIA

2005/05/09

Ibarretxe, Atutxa, Erkoreka eta Zubiak EAJren EBBk gaur izango duen bileran parte hartuko dute

Juan Jose Ibarretxe jadunezko lehendakariak, Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarraren lehendakaritzarako EAJren hautagaiak eta Josu Erkorekak eta Joseba Jubiak, Kongresu eta Senatuko  bozeramaileak hurrenez hurren, EAJren Euzkadi Buru Batzarrak gaurkoan Sabin Etxean izango duen bileran parte hartuko dute.

BERRIA

2005/05/08

Erkoreka: “Sekulako aldea dago Zapaterok eskaini eta emandakoaren artean"

Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren bozemaile den Josu Erkorekak eskari zehatza egingo dio Jose Luis Rodríguez Zapatero gobernu-presidenteari espainiar Nazioari buruzko eztabaidan, alegia: indar politiko guztien arteko elkarrizketa suspertzea, bai Euskal Herria bakebideratzeko eta baita autogobernua sakontzeko ere.

BERRIA

2005/05/06

Kongresuko diputatuek Konstituzioa derrigorrez onartzen jarraitu beharko dute

Euzko Alderdi Jeltzaleak aurkeztu zuen zuzenketa eskaria Kongresuaren Araudi Batzordeak errefusatu egin du. Agirian gaur egun diputatuei dagokien jesarlekua hartzeko momentuan Konstituzioari men egiteko derrigorra kentzea eskatzen zen.

BERRIA

2005/04/28

Euskal legebiltzar taldeak aurkeztu dituen ekimenen bidez Catalunyak "Salamankako Paperak" izenekoekiko dituen eskubide berberak lortu nahi dira

Euskal legebiltzar taldeak "Zapaterok Kongresuan emandako erantzun nahasiaren" aurrean, Catalunyak +Salamankako Paperak" agiriekiko dituen eskubide berberak lortzeko ekimenak aurkeztuko ditu Kongresuaren Osoko Bilkuran. Garai hartako Eusko Jaurlaritzari gertatu zitzaion moduan, Guda Zibilean Generalitateari lapurtutako agiriak Salamankako Agiritegian gordetzen dira gaur egun.

BERRIA

2005/03/17

Diputatuen Kongresuak, Na-Baik eskatuta, euskaraz, katalanez eta galegozko sormen musikala zein ikus-entzunezkoa sustatuko duen programa egitea onartu du

Diputatuen Kongresuak, guztien adostasunaz, Nafarroa Bai-ko diputatua den Uxue Barkosen mozioa onartu zuen. Mozio horren arabera Gobernuari Estatuan sorkuntza musikala eta ikus-entzunezkoa bultzatuko duen programa sor dezan eskatzen zaio, bereziki egile berriak eta euskaraz, katalanez eta galegoz sortzen duten egileak kontutan hartuko duen programa, alegia.

BERRIA

2005/03/10

Olabarria: "PPk mantentzen duen jarrera M-11 batzordearen lana desitxuratzen du"

Emilio Olabarria EAJren diputatuak aditzera eman duen moduan "PP alderdiaren jarrera M-11 batzordean oztopoak jartzekoa da" eta konbentzituta agertu da talde popularrarentzat "batzordea molestia dela eta ez duela inoiz kritikarik onartuko".

BERRIA

2005/03/09

Aitor Estebanek: "Ez dago legerik Kongresuan euskaraz hitz egitea debekatzen duenik"

Manuel Marín Kongresuko presidentea zorrozki aplikatzen hasi da Ganberan hizkuntza ofizialkideen erabilerari buruz izan duen irizpide aldaketa; izan ere, Osoko Bilkuran Aitor Estebani birritan ohartarazi dio jarrera alda dezan, EAJko diputatuak euskaraz hasi baitu bere hitzaldia.

Gure Legebiltzar Taldea