Berriak

BERRIA

2005/03/02


Erkoreka: "Kongresuan euskarari egiten zaion tratamendua ingelesari edo latinari egiten zaiena baino okerragoa da"

Josu Erkoreka EAJren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak baieztatu duenez, Kongresuko presidenteak hizkuntza koofizialen erabilpena debekatzean "Konstituzioak babesten duen hizkuntza aniztasunarekiko errespetua urratzen du".

BERRIA

2005/02/16

Carod-Rovira Josu Jon Imaz EAJko EBBren presidentearekin batzartu da Bartzelonan

Josep-Lluís Carod-Rovirak, Kataluniako Ezquerra Republicana-ko presidenteak, eta Josu Jon Imazek, EAJko EBBren presidenteak, Bartzelonan gaur bilera izan dute. Aipatutako bileran Euskadi eta Kataluniako jarduera politikoari buruz aritu izan dira.

BERRIA

2005/02/16

Azpiazu: "Sacyr-ek hartu duen erabakiak politikarien esamesekin amaituko du"

Pedro Azpiazu  Kongresuan EAJren ekonomia gaietarako bozeramaileak adierazi duenez  "neure begirunea erakusten dut Sacyr Vallehermoso enpresak BBVA banketxean ez sartzeko hartutako erabakiaren gainean". Azpiazuren ustez, erabaki honek "isilaraziko ditu azken hilabete hauetan  operazio honen gainean izan diren  esames politiko guztiak".

BERRIA

2005/02/15


Erkorekaren esanetan "Europak mugak izatea ez dauka zentzurik"

Josu Erkoreka  Diputatuen Kongresuko Eusko Legebiltzarkideen bozeramailea,  Argantzungo Udaletxean izan da gaur goizean, datorren otsailaren 20an galdetuko den Konstituzio Itunak aurrikusten duen Europan, mugak naturaren kontrakoak direla gogorarazteko.

BERRIA

2005/02/10

Olabarria: "Euskal biztanleriaren borondatea baztertua izan da"

Emilio Olabarria EAJren diputatuak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan esan duenez "Euskadiko Estatutu Politikorako proposamena ez negoziatzeko berariazko borondatea izan da. Euskal gizartearen borondatea baztertu egin dute eta horrek, demokrazian, orain  erabiliko ez dudan hitza merezi du".

BERRIA

2004/11/19

AZPIAZU: "HUTSAREN HURRENGOA DA GOBERNU SOZIALISTAREN INBERTSIOA EUSKADIN"

Euskal Legebiltzar Taldeak orain dela hiru aste aurkeztu zuen 2005 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren gaineko osoko zuzenketa, eztabaida iragan den urriaren 27an izan zelarik.

BERRIA

2004/11/12

EAJk AURKEZTUTAKO AURREKONTUEN GAINEKO ZUZENKETA ONARTU IZANAK ETXEBIZITZA MINISTERIOA AURREKONTURIK GABE UTZI DU

Pedro Aspiazu Kongresuko Euskal Legebiltzar taldeko diputatuak aurkeztutako zuzenketa  Kongresuko indar politiko gehienen babesa izan du PSOE eta Coalición Canaria alderdiak kenduta. Gainera, zuzenketa horrek Aurrekonturik gabe utzi du  Etxebizitza Ministerioa.

BERRIA

2004/11/06

UXUE BARKOS: “UPNri OPOSIZIOA EGITEKO LAUGARREN ALDI BATERAKO XEDAPENA ERABILI DU PSN ALDERDIAK, BERE EZINTASUNA EZKUTATU NAHI IZAN DUELA"

Kongresuaren diputatua den Uxue Barkosek onartezintzat jo du PSN alderdiak UPNrenganako egin duen hurbiltzea. Barkosen iritziz “PSNk 4. behin behineko xedapenari buruzko eztabaida ilundu egin nahi izan du, PSNk UPNri aurka egiteko daukan ezintasuna ezkutatu nahian. Chivite jaunak jakingo du, alegia, guzti honen zergatia.”

BERRIA

2004/11/04

ERKOREKAREN ESANETAN PPk ETA PSOEk “PAKTU ANTITERRORISTAREN” ANTZEZPEN ZINIKOAREKIN JARRAI DEZAKETE

Josu Erkoreka Madrilgo Kongresuko Euskal taldearen ordezkariaren esanetan “PPk eta PSOEk nahi adina denbora jarrai dezakete Paktu Terroristaren antzezpen ziniko honekin, izan ere, antzezpen honen barruan egiten dituzten adierazpenak, egoeraren arabera, era batekoak eta bestelakoak izaten baitira.”

BERRIA

2004/10/30

ESTATUAREN AURREKONTU OROKORREN BALORAZIOA

Josu Erkoreka, Diputatuen Kongresuko Bozeramaileak, eta Pedro Azpiazu, diputatu nazionalistak, Sabin Etxean burutu duten prentsaurrekoan “Gobernu zentralak, BEZ eta zerga bereziak direla eta, Euskadiri sor dion kopuruan, 42,7 milioien beherapena burutu izana etsaitasunezko keinua bat iruditzen” zaiela adierazi dute. Halaber, Erkorekak “keinu hau Gobernu zentralak, Estatuaren aurrekontuen gaian, abertzaleen laguntasuna lortzeko daukan borondate eskasaren adierazle” dela gainezarri du.

BERRIA

2004/10/23

ALARGUN PENTSIOAK: EMAKUMEAK MENPEAN MANTENTZEKO AZKEN URRATSA

EAJk Gorte Nagusietan aurkeztutako ekimenean, Estatuari alargunen taldearekiko dituen ardurak beregana ditzala eskatu nahi dio eta alargun pentsioek eman beharreko nahikotasun ekonomikoa berma dezala, hau da, ez dadila bera izan emakumea diskriminatzeko katearen azken maila.

BERRIA

2004/10/09

IMMIGRANTEAK GIZARTERATZEKO LANAREN BIDE MODUAN PLANTEATZEN DUEN EZ LEGEZKO PROPOSAMENA



Euskal Parlamentu Taldeak (EAJ-PNV) Legezkoa Ez den Proposamena aurkeztu du Diputatuen Kongresuan. Proposamen horretan, lanpostua duten immigranteei euren administrazio egoera araupetzea eragozten dizkieten oztopo guztiak kentzeko egin beharreko legerian aldaketa guztiak egin ditzala eskatu dio Espainiako Gobernuari. Proposamen horren helburua immigranteak lanari esker gizarteratu ahal izatea da.

Gure Legebiltzar Taldea