Euskal Legebiltzar Taldeak orain dela hiru aste aurkeztu zuen 2005 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren gaineko osoko zuzenketa, eztabaida iragan den urriaren 27an izan zelarik.

" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2004/11/19

AZPIAZU: "HUTSAREN HURRENGOA DA GOBERNU SOZIALISTAREN INBERTSIOA EUSKADIN"

Euskal Legebiltzar Taldeak orain dela hiru aste aurkeztu zuen 2005 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren gaineko osoko zuzenketa, eztabaida iragan den urriaren 27an izan zelarik.

rss Ezagutzera eman

Aurrekontuekiko aurkeztu dugun ezetza, gure alderdiarentzat funtsezkoak diren bi arrazoi politiko eta ekonomikotan  oinarritzen da.

 

Lehenengoari, gastu publikoari egin gabeko erreforma deritzogu. Guztiz onartezina da guretzat, Gernikako Estatutua onartu zeneko 25 urte igaro ondoren, etxebizitza, I+G+i, etengabeko prestakuntza, lana eta, hainbat eta hainbat eskumen Estatuko Administrazioaren eskuetan egotea.

 

Baina, legezkoa dena eta Estatutu-hitzarmena ez betetzeaz gain -horixe ere  nahiko larria dela- esandako politikak ezin dira era zentralizatuan bete, eraginkortasun irizpide ekonomikoak kontuan izanik.

 

Erraza da ulertzen, I+G+i bezalako politikak eta formazioa, errealitatea hurbiletik ezagututa eta  enpresen eta langileen beharrei erantzunez baino ezin direla eraginkortasunez garatu.

 

Bigarrenez, osokoari eginiko Zuzenketaren bidez,  Euskadi  inbertsio publiko arloan ahaztu egin dutela mahaigaineratu nahi genuen.

 

Estatuko Administrazioak eta bere erakunde autonomoek 2005 urterako aurreikusitako inbertsioetarako, 43 milioi euro izango dira gutxi gora behera. Aurrekontuetako %0´38 bat da eta %0´8 bat erregioka banatutakoak soilik kontuan hartuta. Kopurua oso eskasa da, eta batez ere Euskadik Estatu mailan duen indar ekonomiko  handia ulerturik, hau da, % 6a baino gainerakoa dena.

 

Horrez gain, 2005erako aurreikusitako kopurua, PP alderdiak aurreko urtean ezarritako % 50a baino  beherakoagoa da.

 

Beraz, argi eta garbi dago Gobernu Sozialistak ez duela Euskadin inbertsioak egiteko asmo handirik.

 

Aurrekontuen tramitazio osoan,  gure Legebiltzar Taldeak aurkeztu zuen osoko zuzenketari ezetza eman ondoren, Euskal Legebiltzar Taldeak alde bateko 80 zuzenketa  aurkeztu zituen, 31 Legezko Egitasmoaren artikuluen gainean eta 49 Ministerio ezberdinei egindakoak.

 

Batzordeari dagokion eztabaidan ( iragan den astean ) eta Osoko Bilkuran  (herenegun) amaituta, ez da bat ere onartua izan. Kongresuko Talde Sozialistak ez zuen akordio batera heltzeko edo  transakzioren bat egiteko  saiakerarik egin. Prozesu osoan ez da inolako hurbilketarik eman. Horrela ba, Euskal Legebiltzar taldeak, bere planteamenduekin bat egiten duela, datorren urterako Aurrekontuei  betoa ezarriko die Senatuan ; beti ere, gure jarrera politikoa defendatu aldera.

 

Artikuluei eginiko 31 zuzenketen artean,  esanguratsua da 19. artikuluari dagokiona, honen arabera, Autonomi Erkidegoei eta Udal Korporazioei dagokien lanaren sustapenerako, etengabeko prestakuntzarako, Aurrekontuen Egonkortasunerako Legearen isilpeko berrikuntzarako, Gizarte Segurantzaren ondasun higiezinen transferentziarako eta sendagaiaren gainean ezarriko den zerga berrirako  kredituetarako  diru kopuruaren gehikuntza mugatzen da.

 

Ministerio ezberdinei eginiko 49 zuzenketen artean, honako hauek bereiz ditzakegu:

 

  1.  Euskal "Y"  Trenbidea dagokion epean egin ahal izateko 400 milioi eurotarainoko  zuzkidura.

 

  1. Datorren urtean 5 milioi eurotako zuzkidura, 5 urtetan 125 miliotarainokoa izan dadin " Fuente de Espalación Neutrónica" delakoa eraiki eta martxan jartzeko.

 

  1. Hainbat urtetarako zuzkidura Bilboko uholdeei  aurrea hartzeko.

 

  1. Plentzia- Gorliz, Laga, Hondarribia eta Zarautz- Getariako hondartzak egokitzeko dirua.

 

  1. Etxebizitzaren gainekoa. Gai honi dagokionez, Euskal Legebiltzar Taldeak Ministerioak Autonomi Erkidegoei 539 milioi euro ematea proposatzen zuen, azken hauek baitira etxebizitzaren gaineko eskumena dutenak.
Gure Legebiltzar Taldea