Prentsa Aretoa
2004/10/23
ALARGUN PENTSIOAK: EMAKUMEAK MENPEAN MANTENTZEKO AZKEN URRATSA
EAJk Gorte Nagusietan aurkeztutako ekimenean, Estatuari alargunen taldearekiko dituen ardurak beregana ditzala eskatu nahi dio eta alargun pentsioek eman beharreko nahikotasun ekonomikoa berma dezala, hau da, ez dadila bera izan emakumea diskriminatzeko katearen azken maila.
1. EUSKADIN DUGUN EGOERA
Azken bi hamarkadetan bizi izan dugun ekonomia eta gizarte mailako ereduak parametro ezin hobeetara eraman gaitu. Euskal hiritargoaren bataz besteko errenta, 1986ko europar errentaren %86tik gaur egungo %107ra igaro da (2003). Hau da, "per capita" BPG hori bikoiztu egin dugu aldi honetan.
Europar parametroekin lotzen gaituen egoera on honekin batera, pentsio eskasa duten 100.000 baino alargun gehiagoren egoera dugu Euskadin, hau da, bataz beste 430 euroko pentsioa dutela ( lehengo 70.000 pezeta)
Oinarrizko soldata, bizitzeko gutxieneko soldatatzat hartzen dena 490,80 eurokoa da 2004 urterako (80.000 pezeta).
2. GIZARTEAK EZ DU EMAKUMEAREN ROLA ONARTZEN
Emakumeek nozitzen duten egoera hau, emakumeak- emakume izate soilagatik- bere bizi osoan gainean dituen mendekotasun-egoeren isla da argi eta garbi.
Emakumea da- etxetik kanpo lan eginda edo ez- gizarteko ahulenak zaintzeko ardura hartu izan duena, hau da, seme-alabak, gurasoak, gaixoak eta helduak.
Eta, bere inguruko ahulak zaintzeko lana hartuz, lan merkatuarekiko eta kotizazioekiko izan duen harremanaren baldintzapean izan da ( jarduera tasa baxuak, behin-betikotasuna, soldatarik eskasenak, dedikazio mugatua....) eta , azkenean, Aseguru Sozialarekin izan duen harremana ere baldintzatu egin du. Arestian esandakoaren ondorioz, babes-mailarik txikienetara heldu da.
Hau da, emakumeak gizartearen ardura eta zama hauek hartuz , ordezkatu ezin den lana egiten du. Gainera, gizarteak bere sistema publikoen bitartez ez onartzeaz gain, mendekotasun eta baztertze katearen azken maila bihurtzen du bere pentsio sistemaren bitartez.
3.- ERALDAKETA EKONOMIKOA , EMAKUMEARENTZAT ERE.
Aldaketa eta egokitze berrietarako garaiak ditugu oraingoak. Euskadiren bigarren Eraldaketa izena hartu duen prozesuan gaude eta, oinarrizko ardatza, solidaritate sistema ona garatzea izango da.
Adabakikeriatan aritzeko garaia joan egin zaigu jada. Adin nagusiak gara gizarte eta politika mailan eta , une honetan, Estatuko Administrazioak inposatu duen zerbitzuak emateko sistemaren zatiketa gainditu beharko genuke. Estatua oztopoak jartzen aritu izan da orain arte, bai estatutuak " Autonomi Erkidegoak bere gain hartuko du Aseguru Sozialaren ondasun erregimenaren kudeaketa " hitzez hitz dioena ukatuz edo Jaurlaritzak bereganatutako eskumenei trabak jarriz, besteak beste aseguruaren ordenamenduaren gaineko legeak, Pentsio Fondo eta Planen gehiegizko legeria e.a. Honen guztiaren ondorioz, Euskadin dugun gizarte babeserako sistema zatitu eta ez eraginkorra eratu du.
Honakoa , beraz, ongizate politika bateratua garatzeko garaia dugu, Europaren parean jartzeko aukera emango diguna eta biztanleko babes gastuei dagokienean ere. Beti ere, Estatuarekiko solidaritateari kalte egin gabe.
Gaurko honetan, Estatuari bere ardurak beregana ditzala eskatzen diogu, alargunen taldearekiko konpromisoa har dezala eta alargunen pentsioek eman beharreko nahikotasun ekonomikoa berma dezala, hau da, ez dadila bera izan emakumea diskriminatzeko katearen azken maila.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10