Prentsa Aretoa
2004/10/09
IMMIGRANTEAK GIZARTERATZEKO LANAREN BIDE MODUAN PLANTEATZEN DUEN EZ LEGEZKO PROPOSAMENA
Euskal Parlamentu Taldeak (EAJ-PNV) Legezkoa Ez den Proposamena aurkeztu du Diputatuen Kongresuan. Proposamen horretan, lanpostua duten immigranteei euren administrazio egoera araupetzea eragozten dizkieten oztopo guztiak kentzeko egin beharreko legerian aldaketa guztiak egin ditzala eskatu dio Espainiako Gobernuari. Proposamen horren helburua immigranteak lanari esker gizarteratu ahal izatea da.
Euskal Parlamentu Taldeak (EAJ-PNV) Legezkoa Ez den Proposamena aurkeztu du Diputatuen Kongresuan. Proposamen horretan, lanpostua duten immigranteei euren administrazio egoera araupetzea eragozten dizkieten oztopo guztiak kentzeko egin beharreko legerian aldaketa guztiak egin ditzala eskatu dio Espainiako Gobernuari. Proposamen horren helburua immigranteak lanari esker gizarteratu ahal izatea da.
Euskal Parlamentuak bere egin du Taldeak Gizarte Kanporaketaren Aurkako Euskal Legean (1998ko maiatzaren 22ko 12/1998 legea) bildutako doktrina Arrazoiak aurkezteko unean. Lege horren arabera, gure gizarte modernoan, lana gizartearekiko eskubideak eta betebeharrak eskuratzeko eta gizarteak banakakoarekiko eskubide horiek lortzeko bitartekoa da.
Espainiako Estatuan, arauz kontrako administrazio egoeran zeuden immigranteen kopurua 852.889 lagunekoa izan zen joan den urtean. Ministerioko zenbait iturrik kopuru hori milioi batekoa dela ere esan du. Euskadin legez aurkako administrazio egoeran 15.000 lagun dagoela uste da. Gainerako EBko herrialde gehienetan bezala, izaera ekonomikoa duen immigrazio mota da Euskadikoa ere, beste arrazoi batzuek (politika, kultura edo erlijio arrazoiak) eragindako immigrazioa baino askoz kopuru handiagoak baititu.
Nazio Batuen babesean 2003ko irailean egindako txostenaren arabera, Espainiako ekonomiako hainbat sektoretan, langile migratzaileen behar handia dago. Beharrik handiena nekazaritza eta etxeko lanen alorrean dago eta paperik gabeko migratzaile askok ezkutuko ekonomian esplotatuta amaitzen dute.
Ordezkari ofizialek, GKEk eta elizek, bat egin dute egoera paradoxiko hori nabarmentzerakoan: langile behar handia dago eta paperik gabeko langile atzerritarrek erabilgarritasuna eskaintzen dute; gainera, atzerritar horiek ez dute inon lan egiten edo ezkutuko ekonomiako lanpostua duten arren, legeak ez du euren erregularizazioa baimentzen. Egoera are konplexuagoa da enplegu emaileek migratzaileak kontratatzen dituztenean modu irregularrean, euren eskubideei kalte egiteaz gain, lagun horien aurkako sentimendua sortzen baitu, inguruko estandarrekin alderatuta, lan baldintza txarrak onartzen dituztelako.
Txosten horren arabera, immigranteen lan integrazioa oztopatzeaz gain, ezkutuko ekonomiak oso ondorio kaltegarriak ditu lan merkatuaren funtzionamendu arruntarentzat: segmentazioa handitu, lan baldintzak okertu, gizarte bazterketa eragin, enpresen arteko bidegabeko lehia sustatu, diru sarrerak galarazi eta prestazio unibertsalaren aitorpenetik eratorritako gizarte babesaren gastua areagotzen du lurpeko ekonomiak, besteak beste.
NBEk kaleratutako txosten horretan bertan, Komunitate Autonomoek eta tokian tokiko gobernuek euren baliabide gehienak paperik gabeko migratzaileei laguntza emateko zuzendu beharko lituzketela aipatu da. Horrez gain, txosten horretan irakur daitekeenez, atzerritarrek integratzeko gauzatzen dituzten ahaleginek huts egiten dute irregulartasun egoerak migratzailea erabat integratu ahal izateko jartzen dituen trabak direla eta.
Horrez gain, irregulartasun egoeran dauden migratzaileek osatutako kopuru handi bat alor judizialean ez atzera eta aurrera egin ezinik dagoela salatzen du txostenak. Izan ere, euren egoera dela eta, ezin daitezke erregularizatu edo erbesteratuak izan, eta azkenean ezkutuko ekonomian edo prostituzioan lanean amaitzen dute; azkenean, gizarte zerbitzuen sareak zaindu behar izaten ditu; horrek, noski, Komunitate Autonomoentzat sekulako gastua sortzen du.
Egoera hori gure lurraldean ere ikus daiteke eta 2003ko gizarte larrialdien laguntzei buruzko Euskadiko txostenak honako hau aipatu zuen horren aurrean: "erabat beharrezkoa da euren egoera legezko egitea eta lan merkaturako sarrera erraztea modu normalizatuan, horrek laguntza politikekiko duten mendekotasuna gutxituko bailuke. Izan ere, Atzerritarrei buruzko Legeak politika horietarantz eraman ditu atzerritarrak, elkartasunaren bidean eta egiazko hiritartasun baldintzetan sartzea ahalbidetzen baitie lagun horiei”.
Hainbat komunikabidek legearen aurkako egoeran dauden 852.889 atzerritarrekin zer egin beharko litzatekeen galdetu zutenean, alderdi politiko eta sindikatu gehienek lanpostua dutenak araupetu egin beharko lituzketela erantzun zuten. Gai horri buruzko ikuspuntua eta gauzatzeko modua ezberdinak izan arren, galderari erantzun zioten gehienek euren egoera legezko egiteko modurik egokiena paperik ez dutenak lan merkatuan sartzea dela azpimarratu zuten.
Immigraziorako 2003-2005 Euskadiko Planean, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari Estatu espainiarrean irregulartasun egoeran bizi diren immigranteak erregularizatzeko prozesua berehala abian jar dezala eskatu dio, bizitza duina izan eta gainerako hiritarrekin alderatuta, berdintasun baldintzetan lan egin ahal izan dezaten, eta, horri esker, gaur egun bizi duten diskriminazio eta esplotazio baldintzak gaindi ditzaten.
Horregatik guztiagatik, Euskal Parlamentu Taldeak Legezkoa Ez den Proposamen hau aurkeztu dio Espainiako Gobernuari, immigranteak lanaren bidez gizarteratu ahal izateko beharrezko aldaketak egin ditzala eskatuz.
Sabin Etxean, 2004ko uztailaren 9an.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10