Berriak
Kongresua
2020/06/10
Alarmak iraun duen bitartean gardentasuna “itxialdian" egon dela salatu du Euskal Taldeak
Mikel Legarda diputatuak Gardentasunaren Ataria bere jardunaren publizitate aktiboa egiteko soilik irekita egon dela aurpegiratu dio Justizia ministroari: "Osasun-krisia ez da gardentasun-krisia", ziurtatu du
Kongresua
2020/06/08
`Normaltasun berrirako Dekretuan´ euskal autogobernua babestea lortu du Euskal Taldeak, eta baiezkoa emango du bozketan
Jeltzaleek akordio berri honen bidez lortu dute osasun-krisiak iraun duen bitartean erakutsi duten jarrera politikoari eustea. Osasun-krisia hasi zenetik, koherentzia eta erantzukizuna izan dira talde jeltzalearen jardunaren gidalerro nagusiak
Kongresua
2020/06/08
Estebanek Sánchezi gogorarazi dio Autonomia Erkidegoak izango direla normaltasun berrira igaroko diren ala ez eta euren arteko mugikortasunaz erabakiko dutenak
ETB-1en ´Egun on Euskadi´ saioan egin dioten elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak iragarri du EAJ-PNV Espainiako Gobernuarekin hitz egiten ari dela Ministroen Kontseiluak bihar onartuko duen Dekretuaren inguruan
Kongresua
2020/06/03
Aitor Estebanek ekonomia suspertzeko eta eraldatzeko programa sektorial zehatzak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari
Gaurko kontrol saioan, bozeramaile jeltzaleak Industria Ministerioa "apur bat galduta" dagoela kritikatu du, eta Kongresuko Berreraikuntza Batzordea "kaosa" dela eta "balio ez duela” ohartarazi dio Sanchezi
Kongresua
2020/06/03
Euskal Taldeak Pedro Sanchezi eskatu dio "konfiantza eragitea", "aurrera egiten jarraitu ahal izateko"
Alarma-egoerari buruzko eztabaidan, Aitor Esteban pozik agertu da Espainiako Gobernuarekin seigarren luzapenerako lortutako akordioagatik. Halaber, etorkizunerako proposamenak egin ditu eta Ganberako giro politikoa deitoratu du
Kongresua
2020/06/02
Josune Gorospe Trafikoko zuzendari nagusiari: "Aztertzaileak bidali ezean, autoeskola askok itxi egin beharko dute"
Kongresuko Bide Segurtasuneko Batzordean, Euskal Taldeko diputatuak arazo hori konpontzeko eskatu dio Pere Navarrori, eta Eusko Jaurlaritza "arazoa bere gain hartzeko prest" dagoela gogorarazi du.
Kongresua
2020/06/02
Euskal Taldeak egiaztatu du Alarma-dekretuak Espainiako gobernuarekin izenpetutako akordioa erabat betetzen duela, eta konfirmatu du baiezkoa emango duela seigarren luzapenaren bozketan
Ministroen Kontseiluak onartutako testuan ezartzen da EAJ-PNVk hitzartu zuena, hau da, Autonomia Erkidegoen eskuduntza guztiak berrezarriko direla eta autonomia erkidegoetako ordezkari gorenak izango direla, 3. Fasean, kontrol absolutua bereganatuko dutenak eta erabakiak aldebakartasunez hartuko dituztenak
Kongresua
2020/05/31
Aitor Estebanek “oso positibo” jo du alarma-egoeraren inguruan eta erakunde autonomikoen eskuduntza guztiak berreskuratzeko adostu den akordioa
Astea “oso ondo” amaitu dela esan du, esandakoaz gain eta hiritargo osoaren interesen defentsa eginez, GDSaren kudeaketa EAEren eta NFEren ardurapean uztea lortu delako
Kongresua
2020/05/28
Gipuzkoako eta Nafarroako mugaz gaindiko eremuei berehala "alternatiba bat" emateko eskatu dio Gorospek Illari, mugak ixtearen ondorioz haien ekonomia eta enpleguak "hilzorian" daudelako
Gainera, Kongresuko Osasun Batzordean, diputatu jeltzaleak bere eszeptizismoa adierazi du Berreraikitze Batzordean lan egiteko hartu den "metodologiarekin"
Kongresua
2020/05/27
Industria Ministro andreari “automozioa epe ertainera babesteko plan koordinatua” eskatu dio Sagastizabalek
Gaurko kontrol bilkuran, diputatu jeltzaleak deitoratu du Espainiako gobernuak ez dituela neurriak aurreikusi “industria honek behar den giharrarekin aurre egin diezaien Covid-19ak eragin duen krisiari eta bere negozio eredua eraldatzeko lanari”
Kongresua
2020/05/21
Gorospek Celaári: “Euskadin eta Nafarroan hezkuntza esparruan egingo duguna, han erabakiko dugu”
Euskal Taldeko diputatuak Hezkuntza ministroari ohartarazi dionez, EAJ-PNV "erne" dago Espainiako Gobernuak "pandemiak sortutako egoera neurrigabeko tutoretza egiteko aprobetxatu ez dezan, bere eskumen-eremua gaindituz"
Kongresua
2020/05/20
Gorospek larrialdiak eta gaixotasun infekziosoak osasun-espezialitate gisa aitortzeko eskatu dio Illari
Euskal Taldeko diputatuak deitoratu du sektorearen aldarrikapen historiko horrek ez duela "inoiz BOEren atea zeharkatzen", eta, gure inguruko herrialdeetan ez bezala, "ez du zentzurik Espainiako Estatuan aitortzarik gabe jarraitzeak"

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















