Prentsa Aretoa

2020/09/10

Euskal Taldeak ez du Udal Dekretua onartu foru erregimenak aintzat hartzen ez dituelako

Idoia Sagastizabalek Ogasun Departamentuaren “inprobisazioa” deitoratu du, Ministro andreari eskatu dio Egonkortasun Legea aldaraztea eta elkarrizketa eskaini dio udalen eskakizunei eman beharreko erantzuna adosteko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Ministroen Kontseiluan onartu zenetik adierazitako jarrerarekin bat etorriz eta ezbaiak bideratzerik egon ez dela egiaztatu ondoren, Euskal Taldeko diputatuek ezezkoa eman dute toki erakundeen kutxako soberakinen erabilera arautzeko Udal Dekretuaren bozketan.

Gaur goizean egin den osoko bilkuran, Idoia Sagastizabalek, Euskal Taldeko bozeramaile ekonomikoak, EAJ-PNVren jarrera justifikatzen duten zioak azaldu ditu. Hala, lehenengo eta behin, diputatu jeltzaleak kritikatu du Eskubide honek “ez duela aintzat hartzen foru erregimenak daudela” eta gaineratu duenez “ez du kontuan hartzen Foru Erkidegoek Estatuarekin daukaten harreman finantzario berezia, Gobernuen arteko aldebiko harremana dena” , Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren baitan garatzen dena. “Ahaztu egin dute gai hau adostasunaren bidez aztertu beharko zela”, erantsi du. Diputatu jeltzaleak berak gogora ekarri bezala, Euskadiko udalak beren baliabide propioekin finantzatzen dira eta “ez dago Estatuko fluxu ekonomikoekiko harremanik”.

Halaber, Euskal Taldeak ez du ontzat ematen Ogasunak kutxako soberakinak arautzeko planteatu duen `formula´, Estatuko gobernuaren aldetik ezarritako “tutoretza” dela esanez.Ildo beretik, toki erakundeen autonomia aldeztu du argudiatuz “herritarrengandik hurbilen dauden eta beren beharrak ondoen ezagutzen dituen administrazioa” direla eta, beraz, “beraiena da eskubidea beren dirua antzemango dituzten beharrizanetan eta egoki jotzen dituzten politiketan gastatu ahal izateko”.

“Gaur, Dekretu horrekin ez da baimentzen kutxako soberakinak erabiltzea, Funtsaren erabilpena baino ez da ahalbidetzen, eta gauza zehatzetarako”, baieztatu du. Zentzu berean, Sagastizabalek bere zalantzak azaldu ditu sortu diren funts horrekin sorberakinek izan dezaketen harremanaren inguruan. Sagastizabalek baieztatu duenez “ez da logikoa,ezta zentzuzkoa ere, administrazioek `erabili gabeko baliabideak´ izatea udaletan, eta hauek erabiltzerik ez izatea Egonkortasun Legeak baimentzen ez duelako”. “Gobernuak ez luke legeen aldaezintasuna aitzakia gisa erabili behar”, kritikatu du, eta gogora ekarri du Gobernu Sozialista bat izan zela abuztuan aste batean Konstituzioaren 135. artikulua aldarazi zuena.

Edozein kasutan, diputatu jeltzaleak aitortu du Dekretuak beste neurri batzuk ezartzen dituela , horiek “positibo” jotzen dituela eta Euskal Taldeak bat egiten duela “ñabarduraren bat eginez”, baina tamaldu du Montero Ministro andreak uko egin diola, beste Dekretu baten bidez, Egonkortasun legearen aldarazpenari, Senatuan izapidetze prozesuan dagoela aprobetxatuz.

Sagastizabalek berretsi duenez “kutxako soberakinen arazoaren sustraia Egonkortasun Legean datza” eta Montero Ministro andreari eskatu dio aldaraztea, Euskal Taldeak eta udalek eurek azken urteotan erreklamatu dutenaren ildotik bideratuta eta Europak Egonkortasun eta Hazkundeari buruzko ituna bertan behera uztea erabaki duela ikusita. “Paradoxa da estatuak liberatuta geratzea eta toki erakundeek,ordea, egiterik ez izatea arrazoia berbera denean”, nabarmendu du. “Zoritxarrez”, esan du, “ez dugu borondate politikorik antzematen zentzu horretan aldarazpenik egiteko”.

Amaitzeko eta “udalen eskariei erantzuna eman behar zaiela argi eta garbi geratu dela” ulertuta, eta “denok galduko dugu, hiritargoak galduko duelako” deitoratuz, Euskal Taldeak Ogasun Ministro andreari bere eskua luzatu dio, eta gai honi eta beste gai batzuei buruz hitz egiteko prest dagoela esan du.

Gure Legebiltzar Taldea