Prentsa Aretoa
2020/06/16
Aitor Esteban: "GALari buruz CIAk egin duen txostenak ezer frogatzen badu, hori da Sekretu Ofizialen Legea aldatu beharra dagoela"
Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak aditzera eman duenez, "CIAk GALaren inguruan egin duen txostenak ezer frogatzen badu, berriz ere, hori da Sekretu Ofizialen Legea aldatu beharra dagoela"
Komunikabideei emandako adierazpenetan, Estebanek iragarri du EAJ-PNVk datorren asteko osoko bilkurara eramango duela, berriz ere, lege frankista honen erreforma, dokumentu sekretuak eta erreserbatuak desklasifikatu ahal izateko, aldi baterako irizpideen arabera; izan ere, Estebanen ustez, "Harrigarria da eta ez dirudi zentzu handirik duenik hirugarren herrialdeetako txostenen bidez gauzen berri izatea, hemen horri buruzko dokumentuak giltzapean sailkatuta jarraitzen duten bitartean". Halaber, Kongresuan GALaren inguruko Ikerketa Batzordea sortzearen alde agertu da Esteban. "Ez zait gaizki iruditzen GALarekin zer gertatu zen jakitea, Espainiako gizarte osoari zor zaio eta normaltasunez aurre egin beharko genioke", esan du. Hain zuzen ere, Juan Carlos I.ak egindako ustezko irregulartasunen inguruko Ikerketa Batzordea ere hizpide izan du Estebanek, eta Ganberako abokatuek berriro kontra egin diote. "Fiskaltzaren jarrerarekin kontraesanean daudela uste dut, eta seinale oso arriskutsua eta herrialde demokratiko batean onargarria ez dena bidaltzen dela, bortxaezintasuna ezinezkoa dela ulertzen delako", esan du bozeramaile jeltzaleak. "Hori bada bortxaezintasunaren interpretazio juridikoa, orduan Konstituzioa aldatu beharko da", proposatu du.
Halaber, Estebanek esan du "beharrezkoak ez diren ezkutukeria horiekin demokraziaren figura instituzionalarekiko gaitzespen handiagoa" sortzen ari dela, eta zentzu horretan, Juan Carlos I.aren koadroak eta erretratuak Kongresutik kentzeko proposamena egitea "logikoa" dela esan du, "Ez delako estatuburua, eta Parlamentuaren erabaki subiranoa delako", baina gogorarazi du EAJ-PNVk behin baino gehiagotan eskatu duela Frankismo garaiko Gorteetako presidenteen erretratuak kentzea, baina eskari hori ez da sekula ere aintzat hartua izan.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10