Alderdi Eguna 2026

Berriak

Kongresua

2025/07/22

Sekretu ofizialen lege berria onetsi izana ospatu du Vaquerok: "Eskatzen dugunetik urrun dago, baina propositiboak izango gara desklasifikazio-epeak murrizteko"

Bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri duenez EAJk hamarkada bat darama Kongresuan dokumentu ofizialak desklasifikatzea eskatuz, eta ongietorria eman dio arau frankista hau aldatzeko proiektuari, oraindik nahikoa ez dela uste duen arren

Kongresua

2025/07/16

Euskal Taldeak ospatu egin ditu autogobernuaren arloan eman diren aurrerapausuak, baina ohartarazi du ez duela erdibideko itunik nahi: "Osorik bete egin behar da"

EAJ eta PSOE arteko hitzarmena betez, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko Aldebiko Lankidetza Batzordean atzo Moncloan egin zen bileran, Gizarte Segurantzaren arloan pauso “garrantzitsu” eta "esanguratsuak" eman zirela nabarmendu du Maribel Vaquerok, baina Estatuari transferentzia burutzeko orduan duen beldurra galtzeko eskatu dio, transferentziari heltzera animatuz: "Errebalidan itxarongo dizugu"

Kongresua

2025/07/09

Vaquerok Sánchezi ohartarazi dionez Euskal Taldearen konfiantza "ZIUra bidean dago": "Zalantzak argitzeko aukera galdu duzu"

Maribel Vaquero Euskal Taldeko bozeramaileak Espainiako gobernuburuari gogoratu dio bere hasierako agerraldian hainbat galdera erantzun gabe geratu direla, eta legegintzaldi amaierara arte bere azkenetan egongo ez den gehiengoa lortzea premiatu dio: “Garaiz zaude oraindik, baina ordularia aurrera doa”

Kongresua

2025/07/08

Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari exijitu dio Talgok Euskadin sustraituta jarraitzeko operazioari oztopoak jartzeari utz diezaiola

Talde jeltzaleak salatu du euskal inbertitzaileen partzuergoari Espainiako Gobernuaren aldetik oztopoak jartzen ari zaizkiola Talgoren %29,7 erosteko operazioan

Kongresua

2025/07/07

Euskal Taldeak Gobernuari erreklamatu dio konponbidea ematea Euskadiko autoeskoletako aztertzaileen gabeziari

Nerea Renteria Euskal Taldeko diputatuak Gobernuari zuzendutako galdera batzuk erregistratu ditu EAEn, eta NFKn aztertzaile berriak noiz hasiko diren jakiteko. Salatu duenez aztertzaileen gabezia egiturazko arazo bihurtu da azken urteotan, bereziki Gipuzkoan

Kongresua

2025/06/24

Euskal Taldeak 1976ko Gasteizko sarraskiaren eta 1978ko Sanferminen inguruko dokumentuak desklasifikatzea eta memoria berreskuratzea aldarrikatzen du

EAJk aldaketa bat aurkeztu dio EH Bilduren Legez Besteko Proposamenari, 1978ko Sanferminetako gertakariei buruzko memoria historikoa berreskuratzeari buruzkoa, Gasteizko sarraskia barne har dezan.

Kongresua

2025/06/18

“Eredugarritasuna eta gardentasuna” erreklamatu dizkio Vaquerok Sánchezi, Euskal Taldearen konfiantza izaten jarraitu nahi badu

Talde jeltzalearen bozeramaileak Espainiako gobernuko presidenteari adierazi dio kezka eragiten diola azken aldian ezagutu diren informazioen larritasunak, eta ohartarazi du Euskal Taldeak agintaldiko lehen egunetik eskatzen duen berbera eskatzen jarraitzen duela: garbitasuna Gobernu zentralaren jokabidean eta inbestidura akordioan jasotakoa betetzea

Kongresua

2025/06/11

Konpromiso eta zehaztasun handiagoak eskatu dizkio Vaquerok Sánchezi euskal industria sendotzeko eta Euskadin enplegua babesteko

Euskal Taldeko bozeramaileak Gobernuburuari erreklamatu dio aldaketak egin ditzala EAEren energia-ahalmenak finkatzeko, bai eta Bruselan irmo agertu dadila ere, Europako funtsak zentralizatzearen kontra

Kongresua

2025/05/28

Euskal Taldeak euskal errepideetan tunelak egokitzeagatik Europako Funtsetatik dagozkionak erreklamatu dizkio Gobernuari

Nerea Renteria diputatuak Barne ministroari gogorarazi dionez, EAEko errepideak, euskal erakundeen esku daudenak, "Europakoak ere badira", eta Espainiako Gobernuaren kudeaketapean dagoen interes orokorreko sarera bideratutako ezohiko Europako funtsekin finantzatu behar dira

Kongresua

2025/05/27

Europan euskara defendatu ez izana deitoratu dio Vaquerok PPri, eta bere konfiantza agertu du: "Auzi honek ez du atzera bueltarik"

Bozeramaile jeltzaleak ziurtatu du Euskal Taldeak lanean jarraituko duela “lehenago edo beranduago” euskara Europar Batasunean hizkuntza ofizial izatea lortzeko

Kongresua

2025/05/07

Vaquerok Sánchezen aurrrean iragarri du Euskal Taldeak ekimen bat aurkeztuko duela Auzitegi Konstituzionala izan dadin eskuduntza gaietan azken erabakia hartuko duen organoa

Euskal Taldeko bozeramaileak aldaketa horren beharra arrazoitzeko adibideak eman ditu, hala nola Auzitegi Gorenaren epai berria, "bere eginkizunak gaindituz", Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko tituluen homologazioaren transferentzia baliogabetu duena: "Defentsa-gabezia sortzen die titulua homologatu ezin izan duten pertsonei, eta une honetan hain beharrezkoa den pertsonal sanitarioa sartzea eragozten du"

Kongresua

2025/05/07

Vaquerok zehaztasun handiagoa eskatu dio Sánchezi, segurtasunerako funtsen inguruan, eta itzalaldiaren aurrean ziurtasunak ematea erreklamatu dio desinformazioa eta populismoak saihesteko

Maribel Vaquero Euskal Taldeko bozeramaileak EAJ-PNVk energia-sistemaren modernizazioari eta inbertsioari ekiteko aurkeztutako ekimen ugariak gogorarazi dizkio presidenteari, eta ekimenik eza leporatu die ezezkoan tematuta urteak daramatzatenei

Gure Legebiltzar Taldea