Prentsa Aretoa

2016/03/02

Aitor Estebanek Sánchezi: “PSOEk ez du Euskadirekiko ezertan ere hitzeman”

Inbestidura eztabaidan,jeltzaleen bozeramaileak hautagai sozialistari egotzi dio bere diskurtsoan "ez zituela erantzun" EAJ-PNVk PSOErekiko negoziaketan planteatu zituen" galderak.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeko diputatuak, gaurkoan baieztatu duenez "ez Pedro Sánchezek berak ezta PSOEk ere ez dute Euskadirekiko ezertan hitzeman eta ez dute jarrerak hurbiltzeko beharko litzatekeen ahalegina egin" alderdi bien artean izan den negoziaketa prozesuan. Zentzu berean deitoratu duenez hautagai sozialistak "inbestidura diskurtsoan ez du ezer argitu. Gainera, Ciudadanos taldearekin adostu duen aliantzak ez du segurtasunik edo konfiantzarik ematen gure kezkak jorratu ahal izateko aukerei dagokienez".

Inbestidura eztabaidan hitz egiteko izan duen tartean, jeltzaleen bozeramaileak aitortu du ez dituela Pedro Sánchezen negoziaketa prozesuaren gakoak ulertzen. "Ez dakit negoziaketekin zer bilatu duzun; gure babesa eskatzen diguzu eta diskurtsoan Euskadiri interesatzen zaizkion euskal gaiak aipatu ere ez dituzu egin;eta izenpetu duzun agirian, beste gauza batzuen artean, uko egiten zaio erabat autodeterminazio printzipioari" adierazi du.

Hain zuzen ere, Aitor Estebanek hautagai sozialistari galdetu dio EAJ-PNV kezkatzen duten gaiez, PSOE alderdiak eta Pedro Sánchezek negoziaketa prozesu honetan jorratu gabe utzi dituenak, besteak beste transferitu gabeko eskuduntzak, Estatutuaren betepena, etorkizuneko autogobernuaren garapena, Estatu eredua, nazio aitortza eskatzen dutenen aldarriak, Euskadiko bakea eta bizikidetza; eta Abiadura Handiko Trena bezalako hainbat azpiegituretan dauden atzerapenez galdegin dio. Gai horiek guztiak aipatu gabe utzi zituen atzo hautagaiak eta "horrek guztiak ez gaitu babesa ematera bultzatzen" esan du Estebanek. Halaber, Aitor Estebanek Kupoa ixtea eta Bost Urtetarako Legea hitzartzeko aldarria egin du; era berean eskatu du Ekonomi Itunaren eguneratzea, BEZaren inguruko ahalmen legegilea aurreikusita; Gizarte Segurantzaren Erregimen Ekonomikoaren kudeaketa eta Euskadin Estatuko Segurtasun Indarren murrizketa burutzea, Gernikako Estatutuan ezarritakoarekin ados.  

Estebanek luze eta zabal jardun du Estatuan  politika eta lurralde esparruan dauden auziaz eta Catalunyarentzat konponbide politikoa exijitu ondoren honakoaz ohartarazi nahi izan du "Erratuta zaudete Euskadin arazo politikorik ez dagoela pentsatzen baduzue. Lehenago edo beranduago euskal autogobernua eguneratzeko formulak bilatu beharko dira , nazio sentimendu ezberdina duen erkidego batek bere herritar guztiak asebeteko dituen egoera instituzional eta nazionala aurkitzeko aukera izan dezan" . Gai honi buruz, Aitor Estebanek zera gaineratu du "Espainia apurtzeko modurik onena ez da jendeari galdeketa egiten uztea eta botoa emateko aukera ematea. Espainia zatikatzeko modurik onena da entzungorrarena egitea  gero eta gehiago gaiztotuko den nazio nortasun arazoaren aurrean" ezarri du.

Beste alde batetik, jeltzaleen bozeramaileak gogora ekarri du EAJ-PNVk planteatutako beste ardatz nagusietako bat: egoera ekonomikoa eta gizarte babesa. Arlo honetan, Aitor Estebanek zera baieztatu du "etorkizun ekonomikoan zalantza asko daude eta ezadostasun asko daude azken lau urteotan esparru honetan egin denaren inguruan eta etorkizunera begira hartuko beharko den bidearen inguruan" EAJ-PNVk aldezten duen hazkunde ekonomikoa gogoan,hau da, defizitaren helburuaren atzerapena ahalbidetzeko aukeraren bidez.

Horregatik guztiagatik bozeramaile jeltzaleak berriro azpimarratu du Euzko Abertzaleak Taldeko sei diputatuek ezetza bozkatuko dutela Pedro Sánchezen inbestiduraren bozketan.

Amaitzeko, Estebanek zera baieztatu du "ematen du atzean geratu dela behar bezala egituratzen jakin izan ez duen Estatuak agortu duen etapa,ez botereen independentziari dagokionez ezta bere jardueren egituraketan ere; barne gatazka handiak dituen Estatua da eta ez zaio erantzun politikorik eman,besteak beste, errealitate nazio anitza aitortu gabe dagoelako". Zentzu berean gaineratu duenez "orain arte izoztuta, baztertuta eta kasurik egin gabe utzi diren gai berri edo zaharrei aurre egiteko aukera daukagu orain" eta aurreko eztabaidetan egin izan duen gisan, Estebanek,berriro ere, Euskadi eta Catalunyari dagokien aldetik bigarren trantsizioa aurreikusi beharko duen etorkizunaren aldeko aldarria egin du”.

 

Gure Legebiltzar Taldea