Prentsa Aretoa
2016/12/20
Iñigo Barandiaranek Sustapen Ministroari eskatu dio ardatz atlantikoko planifikazio errealista egitea albait arinen martxan jarri ahal izateko
Iñigo de la Sernak Sustapen Batzordearen aurrean izan duen lehen agerraldian, jeltzaleen bozeramaileak gogoratu dio euskal erakundeek eskatu dutela Euskal Y trenbidea egiteko aginduaren barruan Bergarako Lotunea eta hiriburuetara sartzeko lanak sartzea
Iñigo Barandiaran EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak sustapen gaietarako duen bozeramaileak Sustapen Ministro Iñigo Gómez de la Sernari eskatu dio abiadura handiko garraio alorrean "ahalegin handiagoa" egitea, "ardatz atlantikoa bultzatzeko konpromisoa bere gain hartzea eta planifikazio argi eta errealista burutzea, azpiegitura hau albait arinen amaitu ahal izateko".
“Beharrezkoa da lehentasunak ezartzea abiadura handiko garraioaren planifikazioan; harrigarria da orain arte nola funtzionatu izan duten,hau da, errentagarritasunarekin zerikusirik ez zuten irizpideen arabera" kritikatu du Barandiaranek. Zentzu berean esan duenez "ona litzateke azkenean planifikazio errealista egitea eta egoera errealista batetara eramango gaituzten betearazpen epeekin".
Hitz egiteko izan duen tartean, Barandiaranek gogora ekarri du Euskadik eskuduntza zabalak dituela azpiegituretan eta hirigintza eta etxebizitza alorrean eta zentzu berean gaineratu duenez "eskuduntza horiek indartu behar dira gai horiek hobeto kudeatu ahal izateko", Euskal Y trenbidearen Gipuzkoako adarraren kudeaketarekin ikusi den bezala. Hori dela eta, "lankidetza" eskaini ondoren, Ministroari adierazi dio Eusko Jaurlaritzak kudeatzeko agindu horren barruan Bergarako Lotunea eta hiriburuetarako sarbidea sartzea eskatu duela. Zentzu berean, Barandiaranek Iñigo de la Sernari eskatu dio hurbileko trenbide lineen transferentzia burutzea eta esan du ADIFen hurbileko geltokiek hobekuntzak behar dituztela segurtasun alorrean eta sarbide-irteeretan.
Bozeramaile jeltzaleak era berean ekarri ditu gogora Euskadiko portu eta aireportuak eta horietarako erreklamatu du kudeaketa autonomoa egin ahal izatea. Portuei dagokienez, Ministro berriari adierazi dio EAJ-PNVren "aldarrikapen zaharra" den bat, hau da,Euskadiko interes orokorreko portu diren Bilbo eta Pasaiakoaren kudeaketa bateratua ahalbidetuko duen eredu aldaketa burutzea, portuen agintaritza bakarra izendatuaz. Bilboko portuari dagokionez, Barandiaranek Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea aipatu du,hau da, trenbide azpiegiturekin eta merkatzien garraioarekin zerikusia duen egitasmoa, eta hori "ezinbestekoa da Bilboko portuaren lehiakortasuna eta merkantzien kudeaketa hobetzeko".
Aireportuei dagokienez, Barandiaranek eredu aldaketa eskatu du Euskadiko hiru aireportuen arteko lankidetza ahalbidetzeko. Era berean, Gipuzkoako aireportuak bizi duen egoerak kezkatzen duela aitortu du Europako enpresa aeronautikoek exijitutako segurtasun neurriak betetzeko luzapenaren amaiera iragarri ondoren, eta Ministroari galdetu dio aireportu honen etorkizuna eta operatibotasuna bermatzeko alternatibarik landu ote den. Forondari dagokionez, Barandiaranek aipatu du Sustapen Ministerioak iragarri berri duela funtzionamendurako baldintza berriak lortzeko prozesuan aurrera egin dela,baina Ministroari galdetu dio 24 orduko zerbitzura bueltatzea eragozteko dauden arrazoiez.
Amaitzeko, Barandiaranek aipatu ditu Ministroak etxebizitzaren inguruan egin zituen baieztapenak eta esan du "kezkagarri" iruditu zaizkiola. “Ematen du era hedakorrean jardun nahi duzuela,hau da, Etxebizitza alorrean dagozkizuen eskuduntzetatik harago" ohartarazi dio Iñigo de la Sernari.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10