Prentsa Aretoa

2017/11/08

Aitor Estebanek Mariano Rajoyri : “Demokraziarentzat eta elkar ulertzeko onena da Kataluniako hiritarrek beren etorkizuna erabakitzea, borondate hori dena delakoa izanik ere”

Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran, jeltzaleen bozeramailea oso kritikoa izan da Estatuko Fiskal Nagusiaren eta Lamela epaile andrearen jarduerarekin “erabat ulertezina da Kataluniako gobernua kartzelaratu izana”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaileak Mariano Rajoy Gobernuko Presidenteari eskatu dio Kataluniako egoerari “esparru politikotik” ekiteko eta zentzu berean gogoratu dionez “demokraziarentzat eta elkar ulertzeko onena da Kataluniako herritarrek beren etorkizuna erabakitzea, beren borondatea dena delakoa izanik ere”.

Kontrol bilkuran Estebanek adierazi du 155. artikuluaren aplikazioaren ondoren, bere ustetan “aurrekari kezkagarria“ izan delarik, “giroa jasanezin” bihurtu da eta gogortasunez kritikatu du Estatuko Fiskal Nagusiaren jarduna errebeldia eta sedizio tipoak eskatu dituelako, “batez ere gertakariak ez direlako horrela izan, ez baita ez gatazkarik ezta indarkeriarik ere eman”. Era berean salatu du prebentziozko espetxeratzea eskatu izana “gauza harrigarria da bermatzailea izan beharko lukeen sistema penalean”. Aitor Estebanek “ulertezin” jo du Entzutegi Nazionaleko epaileak Estatuko Fiskal Nagusiaren eskariei men eginez agindu duen kartzelaratzea. “Justiziak itsua izan behar du baina ez testuinguruari edo epaitzen diren gertakarien funts politikoari erreparatu gabe egon behar izateko moduan” baieztatu.

Estebanek Mariano Rajoyri eskatu dio “politika egin dezala eta akordioak bila ditzala abenduaren 21eko hauteskundeetatik harago”. Bozeramaile jeltzaleak “distentsio politikoa” eskatu du bidaltzen diren mezuetan eta bide judizialean zein Estatuko segurtasun indarrei dagokienez. Estebanek berretsi duenez “Kataluniak nazio dela sentitzen du, Euskadik  ere  nazio dela sentitzen duen bezala” eta azpimarratu duenez “demokraziarentzat eta elkar ulertzeko onena da Kataluniako hiritarrek beren etorkizuna aukeratu ahal izatea. Horrela pentsatzen dute urriaren 1ean bozkatu zutenek, kataluniar gehiengo zabal batek eta espainiar kopuru esanguratsu batek”. 

AO

Estatuko Aurrekontu Orokorrei dagokienez, gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Aitor Estebanek berriro baieztatu du oraingo testuinguruan ez dela “behar den giroa“ ematen EAJk Espainiako Gobernuarekin 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorrak negozia ditzan, “ez behitzat 155. artikuluaren aplikazioa martxan, Kataluniako parlamentua deseginda eta Gobernuaren parte handi bat kartzelan” esan du. Era berean gogoratu du Aurrekontuak ez direla “kongresuan aurkeztu”  eta gainera “Espainiako gobernuak EAJri ez dio planteamendurik egin. EAJren  ustetan  une honetan Aurrekontu Orokorrak babesteak berarekin dakar, lehenengo eta behin, Katalunian 155. artikulua aplikatu duen Gobernuari egonkortasuna ematea eta, ondorioz, guztiz arrazoirik gabe hartu den salbuespen neurria abalatzea. Salbuespen egoera honetan, logikoena da Gobernuak behar dituen babesak Ciudadanos eta PSOE alderdiengan bilatzea, hau da, 155 artikulu honetan babestu dutenengan. Alderantziz, EAJk uste du PPri EAEko aurrekontuetarako babesa eskatzeak ez du zerikusirik Kataluniako egoerarekin eta politikarekin, EAEko aurrekontuak Euskadira mugatzen direlako eta euskal hiritargoaren onerako izango direlako.

Gure Legebiltzar Taldea