Prentsa Aretoa

2020/06/10

Alarmak iraun duen bitartean gardentasuna “itxialdian" egon dela salatu du Euskal Taldeak

Mikel Legarda diputatuak Gardentasunaren Ataria bere jardunaren publizitate aktiboa egiteko soilik irekita egon dela aurpegiratu dio Justizia ministroari: "Osasun-krisia ez da gardentasun-krisia", ziurtatu du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Kongresuko Euskal Taldeak salatu duenez, "Gobernuak ez du errespetatu herritarrek jakiteko eta galdetzeko duten eskubidea, ezta Gobernuak berak erantzuteko duen betebehar korrelatiboa ere"; izan ere, alarma egoeran, "Gardentasuna itxialdian egon da".

Gobernuari kontrola egiteko saioan, Mikel Legarda diputatu jeltzaleak Justizia ministroari aurpegiratu dio Gardentasunaren Ataria "Gobernuaren publizitate aktiborako baino ez dela irekita egon", eta kritikatu egin du txosten-eskaerei erantzun ez izana, "Hain zuzen ere, Gobernuaren publizitate aktiboan erantzunik aurkitzen ez duten gaiei buruz, normalean ez direlako onuragarriak Gobernuaren publizitate aktiborako".

Hori dela eta, eta Euskal Taldearen ustez, "Herritarrak babesten dira eskatzen duten informazioa emanaz, inola ere ez informazioa ukatuaz", Legardak ziurtatu duenez, "Osasun-krisia ez da gardentasun-krisia", eta "akats larritzat" jo du "herritarrek informazio publikoa eskuratzeko duten eskubidea arrazoirik gabe etetea". "Errazena kontrakoa zen, eskaerak telematikoak baitziren, eta bat zetorren kontrol neurriak zorroztearekin, Exekutiboak gehiegizko boterea duen egoera batean eta gezurrezko albisteak eta gezurrak indargabetzeko", adierazi du diputatu jeltzaleak.

Azkenik, Legardaren hitzetan, "Baliteke epe administratiboen etendura bertan behera uztea"; izan ere, Gobernuak alarma egoeran ezarri zuen, herritarrek Gardentasunaren Atariaren bidez egindako eskaerei ez erantzuteko, "Zenbait ministeriok kotizazioak kobratzeko edo zergak biltzeko egin zuten bezala".

Gure Legebiltzar Taldea