Prentsa Aretoa

2021/07/02

Pentsioen inguruko akordioa “oso mugatua” eta “zehaztugabea” dela ohartarazi du Aitor Estebanek

Herri Irratian egin dioten elkarrizketan, bozeramaile jeltzaleak Escrivá Ministroa kritikatu du “politikagintzarako sen eskasa” duela esanez eta `baby boomer´ ezizenez ezagutzen direnen pentsioaz egin zituen adierazpenak “bat ere egokiak” izan ez zirela gaineratuz

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak pentsioei buruzko akordioaz esan du gaur “oso mugatua” eta “zehaztugabea” dela, eta gogora ekarri du Parlamentua dela akordio hori bozkatu eta onartu beharko duena. “Ildo nagusiak kenduta, ezer gutxi gehiago dago”, nabarmendu du, zehazteke “gauza pilo bat” geratzen dela berretsi ondoren, besteak beste aplikatzeko epeak edo Segurantza Sozialaren kuotei ezarri beharreko hobariak ezagutzea, “eta horiei buruz zenbait argibide atera beharko lirateke”, esan du. “Akordio horrek ez ditu erreforma baten barrukoak erakusten”, laburbildu du .

Herri Irratian egin dioten elkarrizketan, Estebanek Escrivá ministroa kritikatu du “politikagintzaren sen eskasa” duela eta “sarri askotan bere kabuz” doala esanez, eta gaineratu du `baby boomeer´ izenez ezagutzen den belaunaldikoen pentsioaz egin dituen adierazpen polemikoak ez direla “bat ere egokiak” izan. Ildo beretik, bozeramaile jeltzaleak berriro salatu du Gutxieneko Diru Sarreraren kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegora eta Nafarroako Foru Erkidegora transferitzeko prozesua bete gabe dagoela eta hori arautzen duen legearen arabera, iragan urrian eginda beharko zuen. “Gehien harritzen duena da akordio batetara iritsi zarela uste duzunean, handik eta hilabetera ahaztu egin zaiola (Escrivári)”, esan du.

Gaur egungo egoera politiko orokorraz galdetu diotenean, Estebanek baieztatu du Legealdiak “etorkizuna duela”, baina ildo beretik ohartarazi duenez “ezin da alferrik galdu Europako Funtsek dakarten aukera”, alternatibak “eragin dezakeen ikaraz aparte”.

Hala, Espainiako gobernuak aurre egin beharko dien erronken artean, Estebanek lurralde auzia aipatu du, bere esanetan “agerian baitago Katalunian gatazka politikoa bat dagoela, nazionala, Euskadin gertatzen den bezala”. Zentzu berean “gizarte biek beren etorkizuna erabaki nahi dutela” baieztatu ondoren Estebanek esan duen bezala “nolabaiteko egonkortasuna nahi bada, ados jarri beharra dago; bestela, gatazka betikotu eta arazoak sortu baino ez dira egingo”.

Azkenik, Aitor Estebanek baieztatu duenez ETAko presoak Euskadira hurbiltzea “zuzena da, espetxe legea arruntak hala agintzen duelako”. “ETAren indarkeria desagertuta, logikoa zen hala izatea. Eta legeak ezarritakoa da. Normaltasuna, zentzu horretan”, amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea