Prentsa Aretoa

2023/04/20

Euskal Taldeak berretsi du “ezin duela babestu eskumenen inbasio argia dakarren etxebizitza legea”

Ondorioz eta alokairuen prezioan muga bat ezartzearen alde dagoelako, EAJ-PNVk abstentzioa bozkatu du gaur Kongresuko Etxebizitza batzordean egin den bozketan

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“EAJk ezin dio baiezkoa eman euskal autogobernua argi eta garbi zapaltzeko helburua duen eta gure etxebizitza-politikak atzeko atetik birzentralizatzea dakarren lege-proiektuari”. Horixe izan da Euskal Taldeko diputatu Iñigo Barandiaranek zabaldu nahi izan duen mezu nagusia, etxebizitza eskuratzea arautuko duen legea eztabaidatu duen Etxebizitza Batzordean. Ondorioz, eta arau horrek “zati batean” Euskal Taldeak ontzat jotzen dituen gai batzuk jasotzen dituela gogoan, alokairuen prezioari muga bat jartzea, besteak beste, jeltzaleek abstentzioa bozkatu dute.

Hitza hartu duenean eta “beren burua soberanistatzat edo independentistatzat jotzen duten eta euskal autogobernuaren birzentralizazioa begi onez hartzen dutenen inkoherentzia” deitoratu ondoren, Iñigo Barandiaran Euskal Taldeko diputatuak azaldu ditu gaur eztabaidatu den etxebitzitza-legea “beharrezkoa ez izateaz gain inbaditzailea dela” sinesteko  arrazoiak.

“Etxebizitza politika publikoak Autonomia Erkidegoen eskumen dira, eta estatuak etxebizitza eskubidea asetzera bideratutako hartutako neurriak, derrigorrez bete beharreko neurri,irizpide edo orientabideen bidez gauzatu behar direnak, politika publikoak dira eta eskumenen inbasioa dakarte”, esan du. Ildo beretik gogoratu du Sánchez presidenteak berak ziurtatu zuela legeak gai hau “ordenatzen, arautzen eta uniformizatzen duela” asmo nagusia `etxebizitzarekin zerikusia duten politika publikoak lerrokatzea´ zela baieztatu zuenean.

“Etxebizitza alorrean zerbait egin beharra dagoela? Bai, jakina, baina erreklamatzen duguna da tresna guztiak izatea”, esan du Barandiaranek. Hain zuzen ere, gogora ekarri ditu Eusko Jaurlaritzak azken aldi honetan martxan jarri dituen politika publikoak. Barandiaranek gogoratu duenez EAE da biztanleko alokairu babestuko etxebizitza gehien dituen autonomia erkidegoa.

“Hau, esan denaren kontra, ez da babes juridikoa; Estatuak tartean sartzeari jartzen zaion alfombra baino ez da”, amaitu du Iñigo Barandiaran diputatuak.

Gure Legebiltzar Taldea