Berriak

Kongresua

2017/06/21

Aitor Estebanek Rajoyri eskatu dio Juan Mari Atutxari irain-ordea eskaintzea “egin zitzaion jazarpen politikoaren ordainetan”

Bozeramaile jeltzaleak salatu duenez Europak “zapalketa neurri batean konpondu duen arren, inhabilitazioa eta jazarpen politikoaren ankerkeria ez dizkio inork kenduko”

Kongresua

2017/06/19

Aitor Estebanek estatus berria planteatu du erdietsi beharreko helburu gisa, eta estatuko alderdiei “elkar ulertzeko borondatea” eskatu die helburu hori ahalbidetzeko

Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan jeltzaleen bozeramaileak baieztatu duenez “Madrilen lan egin beharko da gauza batzuk ahalbidetzeko beharko den elkar ulertze giroa sortzeko”

Kongresua

2017/06/14

Euzko Abertzaleak taldeak abstentzioa bozkatu du Podemosek planteatu duen zentsura mozioaren bozketan

Oraingo Gobernuarekin dagoen “distantziak” eta Podemosen ekimenak berak eta aurkezteko moduek eragin dieten “konfiantza eskasak” justifikatzen dute bost diputatu jeltzaleek abstentzioa bozkatu izana

Kongresua

2017/06/13

Aitor Estebanek Pablo Iglesiasi: “Gaur egun dagoen Gobernuarekiko distantzia oso handia izan arren, zure ekimenaren funtsak eta aurkezteko moduek ez digute inolako konfiantzarik sortarazten”

Kongresuko talde jeltzaleko bozeramaileak Podemos taldeak bultzatutako zentsura mozioaren bozketan EAJ-PNVko bost diputatuek abstentzioa bozkatu izana defendatu du eta Iglesiasi deitoratu dionez “botoa ematea eskatu duzu, ezer ez lortzeko eta adostu gabe aurkeztu den eta porrotera kondenatuta dagoen ekimen batean”

Kongresua

2017/05/29

Mikel Legardak Barne Ministerioari buruzko ikerketa Batzordearen “blokeoa” eta “bat bateko heriotza” salatu du

“Argi dago ez dela halakorik egoterik nahi izan. Egiten dudan galdera da zertarako sortu ote zen” esan du PPk eta Ciudadanos taldeek batzordearen luzapena eragotzi dutela jakin ondoren

Kongresua

2017/05/29

Aitor Estebanek espetxe politika berria behar dela azpimarratu du, baina argi utzi du gai hori ez dela une honetan PPrekin negoziatzen ari

Bozeramaile jeltzaleak azpimarratu du EAJ-PNVk Gobernuari adierazi diola presoak hurbildu beharra dagoela Euskadin elkarbizitza finkatu ahal izateko

Kongresua

2017/05/23

Aitor Esteban: “Behin Aurrekontuak bozkatuta, gure konpromiso bakarra euskal hautesleriarekin eta gure hauteskunde egitasmoarekin da”

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Kongresuko bozeramaile jeltzaleak baieztatu du “brindis al sol” diren zentsura mozioek ez dutela inolako zentzurik. Halaber,Estebanek Manchester hiriko eraso terrorista gaitzetsi du “Hitzik gabe uzten zaitu, ikaragarria izan da,izugarria”.

Kongresua

2017/05/18

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Portuetako Zamaketarien Dekretuaren alde bozkatu du Bilbo eta Pasaiako portuen defentsa egitearekin batera

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak gaur Diputatuen Kongresuan eztabaidatu eta onartu den Zamaketarien Erret Dekretuaren aldeko bozka eman du

Kongresua

2017/05/17

Kongresua

2017/05/16

Euzko Abertzaleak taldeak baiezkoa bozkatuko du Catalá Ministroaren, Estatuko Fiskal Nagusiaren eta Ustelkeriaren kontrako Fiskalaren kontrako gaitzespenetan

Kongresuko korridorean eginiko adierazpenetan, Aitor Estebanek baieztatu du bost diputatu jeltzaleek baiezkoa bozkatuko dutela PSOEk aurkeztuta, gaur arratsaldean eztabaidatuko den mozioan

Kongresua

2017/05/10

Euzko Abertzaleak taldeak Moix kargutik kentzea eskatu du eta Catalári ohartarazi dio argi eta garbi egoera "ahulean" aurkitzen dela

Mikel Legardak Estatuko Fiskal Nagusiaren aurrean baieztatu duenez "Ustelkeria kasuetarako sekzioak hiritarren konfiantza berreskuratzea nahi bada, Fiskal Nagusia kargutik kendu beharko da"

Kongresua

2017/05/10

Barandiaranek de la Sernari exijitu dio interneteko bilatzaileetan izen ofizialak errespetatzea: “Muskiz Muskiz da, ez Somorrostro; eta Hondarribi ez da Fuenterrabia”

Diputatu jeltzaleak Sustapen Ministroaren aurrean salatu duenez Google Maps edo Guía Repsol modukoetan agertzen diren toki izen batzuek "erabiltzaileen artean nahasmena sortzen dute eta araudiak exijitzen dituen hizkuntza bermeak urratzen dituzte"

Gure Legebiltzar Taldea