Berriak
Kongresua
2017/03/13
Aitor Estebanen aburuz A9ren galdeketari buruzko epaiak "ez luke sekula gertatu behar"
Diputatuen kongresuko bozeramaile jeltzaleak EAJ-PNVren "elkartasuna" adierazi die Mas, Ortega eta Rigauri, eta gogora ekarri duenez "arazo politikoak elkarrizketa bidez konpondu behar dira, ez epaitegietan"
Kongresua
2017/03/09
Mikel Legarda aho batez aukeratu dute Segurtasun Indarrak helburu politikoekin erabiltzearen inguruko ikerketa egiteko deitu den Batzordeko buru
Batzordea behin eratuta, Legardak EAJ-PNVrengan jarritako konfiantza eskertu du eta Taldeei eskatu die "kortesia gal ez dadila", bereziki "batzordean hitz egingo dutenekin" eta gomendatu du "ondorioak adierazpenak baino lehen eman ez daitezela".
Kongresua
2017/03/09
EAJ-PNVk proposatuta, Kongresuak bere kezka adierazi du Angolako prozesu demokratikoaren garapenaren aurrean
Kanpo Gaietarako Batzordeak babestu du EAJ-PNVk aurkeztu eta Aitor Estebanek aldeztu duen Legez Besteko Proposamena.
Kongresua
2017/03/08
Mikel Legardak azalpenak eskatu dizkio Cospedali militarrek Uxue Barkos Presidente andreari zuzendutako irainengatik
Kontrol bilkuran, Legardak militar batzuek Nafarroako Gobernura bidali dituzten mezuak irakurri ditu.Mezu horietan Barkos "puta" deitu dute eskuindarreko ultren eta polizien biktimei eskaini zaien omenaldiagatik
Kongresua
2017/03/07
Aho batez onartu dute Euzko Abertzaleak taldeak Parlamentuaren agindu ez legegileen betepena kontrolatzeko aurkeztu duen proposamena
“Gure lana seriotan hartzea da helburua" esan du Aitor Estebanek EAJ-PNVk aurkeztu duen ekimena defendatzeko orduan.
Kongresua
2017/02/27
EAJ-PNVko ordezkariek Francesc Homs lagundu dute gaur Auzitegi Gorenera
Aitor Esteban eta Jokin Bildarratz Kongresu eta Senatuko bozeramaile jeltzaleak ere joan dira Homs Auzitegiko ateraino lagundu duen taldean
Kongresua
2017/02/22
Sagastizabalek Guindos Ministroari exijitu dio desjabetzea atzeratuta duten 24.000 familiei "segurtasun juridikoa" ematea, atzerapen hau maiatzean amaituko dela gogoratuz
Ministroak bere erantzunean baieztatu du gizarte talde honetan daudenen kasuan desjabetzeak bi urte gehiago atzeratuko dituela. Diputatu jeltzaleak oniritzia eman dio ministroak egin duen iragarpenari
Kongresua
2017/02/22
Kongresuak aho batez onetsi du Gobernuari Giza Eskubideei buruzko plana eskatzeko Euzko Abertzaleak taldeak aurkeztu duen LBPa
Aitor Estebanek Osoko Bilkuran aurkeztu duen ekimenak Giza Eskubideak defendatzeko neurri zehatzak eskatzen ditu.
Kongresua
2017/02/20
ETAk Eusko Jaurlaritzari armagabetzeari buruzko mezuak hedabideen bidez helarazi izana kritikatu du Aitor Estebanek
Kongresuko EAJ-PNV taldeko bozeramaileak David Plaren adierazpenei erantzun die eta gogoratu duenez "Eusko Jaurlaritzak orain arte ETAren mesprezua baino ez du jaso"
Kongresua
2017/02/16
Aitor Estebanek konfirmatu du Montororekin egindako bilera "aurrekontuen egoera orokorra aurkezteko lehen kontaktua" izan zela
Kongresuko bozeramaile jeltzaleak azpimarratu duenez "gure aldetik ez zen planteamendurik edo aldarririk egin" eta baieztatu duenez "datu zehatzagoak noiz iritsiko zain gaude".
Kongresua
2017/02/15
Aitor Estebanek Rajoyri: “Behin baino gehiagotan esanda dago; amaitu ziurgabetasunarekin eta itxi ezazu behingoz Garoña berriz irekitzeko aukera"
Parlamentuko kontrol bilkuran, bozeramaile jeltzaleak esan du CSNren aldeko txostena "ezustekoa" izan dela, eta berriro esan duenez Garoñak "gehiengo baten arbuio sozial eta politikoa" pizten du.
Kongresua
2017/02/14
Kongresuak onetsi du Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak Gipuzkoan INSS eta TGSSn erretiratu diren langileen plazak berehala betetzea eskatzeko aurkeztu duen Legez Besteko Proposamena
Testuak, Ciudadanos eta PSOE taldeekin adostuak, Estatuko gainerako ordezkaritzetan ere plazak berehala betetzea eskatzen du, eta Gobernuari exijitzen dio zerbitzua eraginkortasunez ematen dela bermatzea.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS


















