Prentsa Aretoa
2006/04/20
Erkorekak uste du "kontzeptu modura eta epealdiei begira ere banandu egin behar direla” indarkeriaren amaiera eta gai politikoei buruzko negoziazioa
Euzko Alderdi Jeltzaleak Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile Josu Erkorekak adierazi duenez, ekainean ETAren su-etena behin betikoa dela egiaztatu aurretik "ez da bidezkoa" gai politikoez jardutea. Ildo horri jarraiki esan du “bereizi” egin behar direla indarkeriaren amaiera eta gai politikoak.
Bozeramaile jeltzaleak Radio Euskadik egin dion elkarrizketan adierazi duenez, José Luis Rodríguez Zapatero gobernuburua prest dago Konstituzioaren lehen xedapenaren interpretazio “zabala” egiteko, nahiz eta horretaz beren beregiko konpromisorik izan ez. Erkorekaren ustez, hori “pertxa bikaina” izango litzateke Euskal Herriaren burujabetza sakontzeko, eta gaineratu du Espainiako presidenteak ez lituzkeela bazter utziko Euskal Herriaren gehiengoaren nahia asetzeko ahalbide horiek".
Egungo egoera politikoa aztertzeko Espainiako Gobernuaren presidentearekin joan den asteartean egin duen bileran egin ditu Erkorekak adierazpen horiek. Haren iritzian, bilera hori “positiboa” eta “emankorra” izan da.
Elkarrizketan galdetu diote ea zer iritzi duen Batasunako buruzagi Arnaldo Otegik atzo egin zituen adierazpenez, hots, egun alderdien mahaia abian jartzeko baldintzak badaudela; horretaz esan du “epealdiak itunduta daudela” eta ekainera arteko aldia “su-etenaren” egiaztapen-fasea izango dela. Ondorik, su-etena egiaztatu ostean, “ikusiko dugu nola jorra dezakegun arazo politikoa, Gobernuaren presidenteak bai baitaki gai hori jorratzeke duguna”.
PPren eskariaz, hau da, ETAk armak entregatzea bezalako “keinu garbiak” egin behar dituela, Erkorekak esan du bera ez dagoela “goitik behera baldintzak” jartzearen alde, zeren eta, horiek bete ezean, bake-prozesua hondatu edota haren gainerako faseak baldintzatu egin baitaitezke. Horregatik, “arretaz” jarduteko eskatu ondoren eta Madrilgo Gobernuak su-etenarekiko duen informazioa eta balorazioa egokiak direla uste izaki, “mota horretako baldintzak jartzeari itzuri egin behar zaiela” adierazi du Erkorekak, “baldintza horiek norberarentzako tranpak izan daitezkeelako eta prozesu osoa bertan behera uztea eragin dezaketelako”.

Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10