Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2006/04/28

Aitor Esteban : “Errepublika, Guda Zibil eta Frankoren Diktadura garaiko biktimek jasandako mina konpondu beharra dago”

Aitor Estebanen hitzetan, “instituzio, araututako prozedura, ordenamendu juridiko etab.ekiko errespetuaren inguruan hitz egiten den momentu honetan, ulergaitza zaio nola garai errepublikanotik aurrera instituzio, prozedura zein ordenamendu juridikoei egindako erasoak eta haustura sozio-politikoak, oro har, demokraziaren aurkako erasoak alde batera uzten diren. EAJ, alderdi kristau-demokratikoa den heinean, Errepublikaren goraipamen sutsurik ez zuen egin,” baina garai horretan benetako garrantzia zuena Demokraziaren defentsa zen eta guk hori egin genuen, beste batzuk ez ordea”.

rss Ezagutzera eman
Aitor Esteban : “Errepublika, Guda Zibil eta Frankoren Diktadura garaiko biktimek jasandako mina konpondu beharra dago”

ARGAZKIA JAITSI

Aipatutako garaiko biktimek jasandako mina konpondu beharra ikusten du diputatu jeltzaleak, egun arte horrelakorik egin ez izana lotsagarritzat jota. Era berean, PPren jarrera irmoa lege honen aurrean, ezezkoa noski, okerragotzat jo daiteke eta are okerrago, Presidente espainolak bere burua Errepublikaren ordezkotzat jo eta PPk irainak nahiko ez izan eta garai hartako gobernuaren zilegitasuna kolokan jartzen du; honekin gutxi balitz moduan, Errepublikako garaia eta Francoren Diktadura maila berdinean kokatzen ditu Partido Popular-ak.

Egun, gobernu batzuei egoera batzuetan lege bat edo ekimen bat aurrera ateratzeko beharrezko erabateko adostasun mailari so eginez, EAJko diputatuak, idealizatu egiten den 1978ko trantsizio politikoan egondako adostasun gutxiko behartutako akordioa salatzen du, batzuk aldarrikapen askoei amore eman zioten heinean beste batzuk diktadurarekin amaitzea besterik ez zuten nahi izan.

Ildo honetan, Euskadin konstituzioak jaso zuen babes sozial (%30 besterik ez) zein politiko (alderdi nagusiak aurka edo abstentzioaren aldekoak ziren) eskasa azpimarratu zuen. Honekin batera, frankismoaren garaian, diktadurarekin bat eta batera bortizkeri antidemokratikoetan ibili zirenak, trantsizio politikoarekin batera inolako “mea culpa” egin gabe, diktaduran zuten estatus pribilegiatua mantendu zutela eta dutela gaineratu zuen Aitor Estebanek.

Eusko Legebiltzarkideen Taldeko diputatuak, eztabaidatzen ari zen legearen inguruko bozkatzeko asmoa agertu zuen, baiezkoa izateko baldintza moduan lege zabalagoa eta gehiago landutakoa jarri zuelarik. Horrela, inolako emendakinik ez jartzea arrazoitzen zuelarik.

Gure Legebiltzar Taldea