Prentsa Aretoa
2006/10/17
EAJ-PNVk osoko emendakina atzera bota du, baina ñabardurekin.
Osoko emendakinaren baztertzeak, ardura politikoaren adierazle eta aurreko urtean hasitako aurrekontuetako kolaborazio prozesuaren jarraipenaren ildotik jarraitzeak eta PPren garaiko eta Zapateroren gobernuaren legealdiaren lehenengo urteko adostasun ezarekin apurtzeak suposatzen duela adierazi du Pedro Azpiazuk diputatu bizkaitarrak.

Kupoaren inguruan, akordio on baterako konpromisoa hartzeko momentu onean gaudelarik, Lege Proiektu berri baterako oinarriak (beti ere jarraitasunaren irizpidetik) finkatutzat eman ditzakegula adierazi du diputatu jeltzaleak, nahiz eta gai batzuk ixteke gelditzen diren.
Euskadirako adostutako inbertsioen artean, I+D+i proiektuentzakoak azpimarratu behar dira, beste batzuen artean.
EAJ-PNVren posizio kritikoa Estatuaren Aurrekontu Orokorren inguruan, bi gai nagusien inguruan konponbiderako inolako oinarririk ez finkatzean datza, 25 urte baitira dagoeneko horrelako kexekin. Urteak pasatu ahala, eta urteekin batera urte bakoitzari dagozkion aurrekontuak, Estatu espainolak Euskadirekiko konpromiso faltaren adierazgarri zuzena, inbertsio publikoen esparruan ematen dena dugu. “Aurten ez da ezberdina izango ikusten dugunez” adierazi du Azpiazu jaunak. Euskadirekiko konpromiso eza hori, begiratzen den lekutik begiratzen dela edo erabiltzen diren zifrak erabiltzen direla, ukaezina da. Ildo berdinean, Gernikako Estatutuarekiko jarrera topatzen dugularik, zeinaren inguruan ematen den egikaritza eza sistematikoak, ondorio politiko eta ekonomiko zuzenak eta txarrak suposatzen dituen.
Azkenekoz, Euskal Taldeak indar berezia jarri du, erregulazio ahalmen eta materia ezberdinen transferentziak (I+D+i, Langileen Prestakuntzarako Politika Aktiboak…) eskatzean, Juan Jose Ibarretxek, euskaldunon Lehendakaria, Euskadiren bigarren transformazioan, era eraginkorrean jarduteko.

Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10