Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/02/17

EAJk onartezin jotzen du Autonomia Estatutuei buruzko inkonstituzionaltasun errekurtsoa eta azalpenak exijitu dizkio PSOEri

EAJ-PNVk "onartezin" jo du Alderdi Popularrak (PP) eta Alderdi Sozialistak (PSOE) Autonomi Estatutuen erreformarako berreskuratzea adostu duten inkonstituzionaltasun errekurtsoa. Errekurtso hori lege proposamen baten bidez aztertuko da bihar Kongresuko Osoko Bilkuran. Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak gogor hitz egin du gaur erreforma honen forma eta fondoaren kontra.“Bereziki larria da hori orain gauden unean gertatzea. Zeren kontra edo zeren aurreikuspenekin egin nahi da orain inkonstituzionaltasun errekurtso hau? Zein Estatutu erreformatu behar dira? Zergatik orain horrenbesteko premia? Estatutu berri guztiak lehenagoko errekurtso hori gabe egin dira, baina orain, Eusko Legebiltzarrean ponentzia martxan jartzen den momentu honetan, gaia beste era batera jorratu eta aurretiazko inkonstituzionaltasun errekurtsoa aurkezten da. Autonomi Erkidego zehatzen bat ote dute gogoan?" Galdetu du Estebanek Sabin Etxean eskaini duen prentsa aurrekoan.

rss Ezagutzera eman
EAJk onartezin jotzen du Autonomia Estatutuei buruzko inkonstituzionaltasun errekurtsoa eta  azalpenak  exijitu dizkio PSOEri

ARGAZKIA JAITSI

Bozeramaile jeltzaleak azaldu nahi izan du PP eta PSOE alderdiek adostu duten  eta zalantzarik gabe UPyDren babesa jasoko duen estrategiaren zentzua. “Aurretiazko inkonstituzionaltasun errekurtso hau 1984 urtean desagertu zen eta UPyD eta PPk 2006an eta 2010ean berriz sartzen saiatu ziren arren, errefusatua izan zen. Baina orain PSOE alderdia da bultzatu duena. Errekurtso honek Parlamentuari , herriaren borondatearen ordezkari den heinean suposatzen zaion legitimotasuna hausten du .Esan egiten da Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioa interpretatzen duela, baina hori Parlamentuak ere egiten du, Autonomi Estatutuak Konstituzioari eman behar zaion interpretazioaren parte direlako. Orain nahi dena da printzipio hori haustea, hau da, botere judizialak botere  legegilean esku hartzea. Auzitegi Konstituzionala hirugarren ganbera legegile bilakatu nahi dute, inolako legitimotasunik ez duen ganbera, aukeratzeko moduagatik eta PP eta PSOEren arteko banaketa ideologikoen araberako gehiengoen arabera aukeratzen delako. Auzitegi Konstituzionalak gaur egun ez du sinesgarritasunik".

Estebanek era berean salatu du PP eta PSOE baino ez daudela  errekurtso hori aurkezteko baimenduta, haiek baino ez dute eskatzen den diputatu kopurua. "PSOEren jarrera ez dugu ulertzen. Soraya Rodríguez bozeramaileak iragan astean Bozeramaileen Batzordean eskatu zuen gai hau eguneko gai zerrendan sartzea. Ez hori bakarrik: Gobernuari eskatu zion  hilabeteko epea kontuan ez hartzea, lege tramitazioei onespena emateko. Nondik dator orain PSOEren premia hori? PSOEk zer pentsatzen du? Eztabaidari abiadura sartzen dio federalismoaz, Catalunyako kasuan bitartekari izan nahi izateaz eta akordioetara iristeko egokitasunaz hitz egiten duen bitartean … Hori dena esaten du,baina aldarrikapen honen lehen lerroan jartzen da, tartean hirugarren ganbera bat sartuz, batzuek bakarrik aukeratzen dutena, Auzitegi Konstituzionala,alegia. Berriro esango dut: aurretiazko errekurtso hori noren kontra eta zer egitasmoren kontra sartu nahi dute? Argi dagoela ematen du eta guretzat onartezina da" ezarri du Estebanek.

Gure Legebiltzar Taldea