Prentsa Aretoa

2015/07/11

Alderdi Popularrak, Nazio Segurtasun Legearen bidez, Estatutuaren kontra burutu nahi duen kolpea salatu du Estebanek

EAJ-PNV legebiltzar taldearen bozeramaileak PP-k hauteskunde berrien bezperan atera duen hauteskunde erreforma burutzeko proposamena kritikatu du: “Proposamen honen atzean bi gauza daude: PPk boterea galtzeko duen benetako beldurra eta euskal eta catalunyar abertzaletasunak isilarazteko saiakera”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Aitor Esteban: Euskal autogobernuaren defentsa eta Konstituzioaren erreformari buruzko eztabaida.
    2015/07/11

    ARTXIBOA JAITSI

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldearen bozeramaileak, gaurkoan salatu du Alderdi Popularrak Nazio Segurtasun Lege Egitasmoaren bidez euskal autogobernuaren eta estatutuaren kontra egin nahi duen "kolpea". Nazio Segurtasun Lege Egitasmoa da, Rajok presaka, erlojuaren kontra eta bere zapalgailua erabiliz "euskal autogobernuarentzat ezin okerragoa izan den" legegintzaldi hau amaitu baino lehen aurrera atera nahi duen azken ekimenetako bat. Gaur goizean Sabin Etxean eskaini den prentsaurrekoan, Estebanek ezagutzera eman du PP-k hauteskunde bezperetan hauteskunde erreformaren itxurarekin kapelatik atera duen azken burutazioaren kontra, EAJ-PNVk adierazi duen jarrera irmoa. "Uste dut, eta hala espero dut, PPk erreforma hori bere hauteskunde egitasmoan sartzeaz arituko dela, bestela balitz, hau da, orain bere zapalgailuaren eta gehiengo absolutuaren bidez onartuko balu, benetan lotsagarria izango litzatekeelako. Hauteskunde erreformek ezinbesteko dute alderdi ezberdinen arteko akordio zabala lortzea" esan du.

Estebanek esan du Gorte Orokorretako oraingo egoera "nahaste-borraste ikaragarria" dela, Rajoyk hauteskunde dataren inguruan zabaldu dituen mezuak direla eta. " Bien bitartean" salatu du " PP-ren Gobernuak dena ondo lotuta utzi nahi du 40tik gorako arau eta lege multzo baten bidez, oraindik eztabaidetara iritsi ez direnak". Jeltzaleen bozeramaileak salatu duenez, legegintzaldi osoan gertatu denarekin bat "legeri honen gehiengoa euskal autogobernuaren kontrakoa da. Azkena izan da Nazio Segurtasun Legearekin egin dena. Estatutuari eragindako kolpe joko genukeen lege hau, orain arte inolako legerik iritsi ez den mailara heldu da, autonomi erkidegoen eskumenak, dekretu sinple batez, Espainiako Gobernuaren eskuetan edo bere ardurapean gera daitekeelako.Lege egitasmo honek erakusten digu zein den eskumenen banaketari eta Konstituzioan ezarri zen Estatuaren egiturari zaion errespetua. Autogobernuari dagokionez, ezin okerragoa izan den legegintzaldiari egin zaion azkena izan da hau".

Horren giro nahasian heldu da orain Konstituzioaren erreforma egiteko aukera hau. Eztabaida honetan Estebanek mugimendu kontraesankorrak antzeman ditu Alderdi Sozialistaren aldetik. "PSOE-k esan du hitz egiteko eta Estatuaren egitura berria adosteko prest dagoela, baina aldi berean, PP-rekin batera Auzitegi Konstituzionalaren Lege Organikoaren aldarazpena bultzatzen du, aurretiazko konstituzionaltasun errekurtsoa planteatzen duena. Sánchez jaunak konstituzioaren erreforma burutzeko osatu duen Batzordeko kide batzuek bultzatutako aldarazpena izan da. Honek guztiak zailtasunak areagotu baino ez ditu egiten. PP-rengandik espero genezake, baina PSOE-k bultzatu izana ez dator bat berriki egin duen diskurtsoarekin" deitoratu du Estebanek. EAJ-ren legebiltzar taldearen bozeramaileak euskal hiritargoari iragarri nahi izan dio Ciudadanos taldeak ere "autonomi erkidegoen nortasuna zapaldu nahi duela" eta Podemos-ez esan du hurrengo hauteskunde orokorretarako zerrendak osatzeko proposamena "oso ikuspegi zentralistan "oinarrituta dagoela. Puntu honetan, Estebanek EAJ-PNV-k lehenagotik ezagutzera eman duen jarrera berretsi du. "Konstituzioaren erreforma batek EAJ-ren babesa izan dezan, alde batetik, euskal herriaren aitortza eman behar da; eta, bestetik, aldebitasun esparru eraginkorra aitortu behar da Euskadiko erakundeen eta estatuko gobernuaren erakundeen artean. Nazio aitortza honek berarekin ekarri behar du etorkizunera begira erabakitzeko ahalmena, itunduko diren muga eta baldintzekin. 1978 urtean, alderdiek EAJ konstituzioaren inguruko ezbaitik kanpo utzi zuten. Orduko akatsak errepikatzen badira eta azaleko aldaketetara mugatzen bada, ez diezaiotela EAJ-PNVri deitu. Erreforma prozesu hori zintzoa bada eta Estatu ereduak dituen arazoak errotik konpontzen baditu, EAJ prozesu horretan izango da, bai ala bai. Gainera, euskal abertzaletasunaren edo catalunyar abertzaletasunaren parte hartzerik egon ezean, konstituzioa aldarazteko ariketak ez luke ezertarako balioko".

Amaitzeko, eta PP-k aurkeztu duen azken hauteskunde erreformaz galdetuta (oinarrian litzateke Estatu mailan boto gehien lortzen dituen taldeari gainerako eserleku batzuk esleitzea eta barruti periferikoei´ eserlekuak kentzea, soberakin horiek estatu mailan banatzeko). Estebanek argi bezain sendo hitz egin du. "Hauteskunde bezperatan PP alderdiak beti ateratzen du Hauteskunde Legea aldarazteko gaia. Proposamen horren atzean dagoena da PP-k Gobernua galtzeko duen beldur erreala, dela lehen tokian egotea lortuko ez duelako, dela beste Alderdi batzuen arteko koalizioak osatuko direlako. PP-ren proposamenak bi gauza baino ez ditu bilatzen: alde batetik, kolore bakarreko gobernuak mantentzea, eztabaidak eta ezberdinen arteko akordioak ikaratu egiten dutelako; eta, beste alde batetik, Euskadin eta Catalunyako talde nagusienen aukerak zapaltzeko. PP-k boterea galtzeko beldurra dauka legegintzaldi honetan besteekiko mesprezu osoa erakutsi duelako, eta orain horren ondorioa da gehiengoak osatzeko orduan bakar-bakarrik geratu dela. PP hauteskunde orokorren ostean gauza bera gertatzeko aukeraren beldur dago eta oraingo gobernu ereduari eutsi nahi dio, hau da, kolore bakarrekoak eta elkarrizketarik gabeak. Beraz, proposamen hori guk ez dugu bat ere ondo ikusten. Uste dut, eta hala espero dut, PP-k erreforma hau bere hauteskunde egitasmoan sartzeaz arituko dela, alderantziz izatekotan, hau da, orain aurkezteko eta bere gehiengo nagusi zapaltzailearen bidez onartzeko asmoa balu, erabat lotsagarria litzatekeelako. Hauteskunde erreformek ezinbesteko dute alderdi ezberdinen arteko oinarri zabala lortzea".

Gure Legebiltzar Taldea