Prentsa Aretoa

2015/07/22

Olabarriak salatu duenez Nazio Segurtasun Legea "birzentralizatze prozesuaren puntu gorena" eta "itun konstituziogilea narriatzeko azken urratsa" da

Diputatu jeltzaleak "onartezin" jo du Legeak burutzen duen eskuduntzen "desjabetzea", eta legearen kontrako bozka eman du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Emilio Olabarriak, EAJ-PNV-ren Euzko Abertzaleak taldeko Justizia eta Barne gaietarako bozeramaileak salatu duenez, Nazio Segurtasun Legea da "legegintzaldi honetan ikusi dugun birzentralizatze prozesuaren puntu gorena eta itun konstituziogilea narriatzeko azken urratsa", eta kontrako bozka eman du Diputatuen Kongresuko Konstituzio Batzordean.

Olabarriak baieztatu duenez Nazio Segurtasun legeak "autonomi erkidegoen eskuduntzak desjabetzen ditu Nazio Segurtasunari lotutako interesei dagokienez, eta kontzeptu hau mugagabeegia da eta Autonomi Erkidegoen baliabide materialak eta giza baliabideak bereganatzea ahalbidetzen du".

Diputatu jeltzaleak zentzu berean esan duenez "erabat onartezina da lege arrunt baten bidez konstituzioaren ordenamendua edo estatutua aldarazi nahi izatea" eta gogoratu du Auzitegi Konstituzionalaren jurisprudentziak berak ezarri duela estatuko eta autonomietako botereek zilegitasun elementu berbera dutela. Olabarriak zentzu horretan gaineratu duenez "Nazio Segurtasuna bezalako kontzeptu mugagabea betez autonomi erkidegoen eskuduntzak osorik desjabetzeak Konstituzioaren beraren eskakizunen kontra dago".

Olabarriak amaitzeko salatu duenez "prozedura legegilearen narriatzea demokraziaren bidegabekeri bilakatzen ari da" eta baieztatu duenez "konstituzioak aurreikusten dituen gai garrantzitsu hauek ezin dira lege arrunt bidez presaka eta korrika arautu, batez ere, halako kontzeptu mugagabe eta meta juridikoz josita daudenean". 

Gure Legebiltzar Taldea