Prentsa Aretoa
2016/01/04
EAJ-PNVren diputatu hautetsiek parlamentari karguaz jabetzeko sinestamenduak entregatu dituzte
Komunikabideei egindako adierazpenetan, "EAJ-PNVk Madrilen Euskadiren ahotsa izaten jarraituko duela” segurtatu du Aitor Estebanek.
EAJ-PNVren sei diputatu hautetsiek gaur formalizatu dute datorren urtarrilaren 13an parlamentari karguaz jabetzeko sinestamendua. Egun horretan ofizialki osatuko dira Ganberak.
Aitor Esteban, Pedro Azpiazu eta Pilar Ardanza dira Bizkaiko hautetsiak; Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran Gipuzkoakoak; eta Mikel Legarda Arabakoa. Gaur entregatu dituzte beren sinestamenduak eta eskatutako inprimakiak bete dituzte, Diputatuen Kongresuan horretarako gaitu diren aretoetan. Horrez gain, sei diputatu hautetsiek talde-argazkia atera dute.
Hedabideei egindako adierazpenetan, Aitor Esteban pozik agertu da pasa den abenduaren 20ko hauteskundeetan lortutako emaitzekin, EAJ-PNVk eserleku bat gehiago lortu baitu, aurreko legegintzaldian lortu zituen bost eserlekuen aldean. “EAJ-PNVk Madrilen Euskadiren ahotsa izaten jarraituko duela” adierazi du.
Kazetariei erantzuteko, Estebanek EAJ-PNV parlamentuan ordezkaritza duten beste alderdi politiko batzuekin harremanetan dagoela baietsi du eta egunean zehar PPrekin eta PSOErekin bilduko dela segurtatu du. Topaketa horietan Ganberak osatzeko kontu formalak lantzen dituztela aurreratu du. “Elkarrizketa oso oso generikoak dira, gobernatzeko gehiengoak osatzeko. Presa gehiago duten administrazio-kontuetan gehitxoago sartu gara baina ez asko, esate baterako, talde parlamentarioen edo Mahaien osaeran", azaldu du. Zentzu horretan, “inork ez duela Kongresuaren presidentziari buruzko proposamen zehatzik egin eta beraz, EAJ-PNVk bere jarrera gainerako alderdiekin hitz egin ondoren bakarrik zehaztuko duela" segurtatu du bozeramaile jeltzaleak.
Kataluniako egoerari buruz galdetu diotenean, “estatu espainiarrean politika elkarrizketa modura ulertzen ez denaren seinale dela” esan du bozeramaile jeltzaleak, eta PPk aurreko legegintzaldian zehar Kongresuan erakutsitako “akordioak lortzeko gaitasunik eza” salatu du, eta baita Urkullu lehendakariak estatuak ekonomikoki eta autonomikoki dituen egiturazko erronkei aurre egiteko eskatu dionetan izandako gaitasun falta ere. Hori dela-eta, “elkarrizketa gehiago, politika egiteko gaitasun gehiago” eskatu ditu eta Kataluniako egoerak “lehenik Euskadi mailan eta gero estatu mailan elkarrizketa sakonaren alde egin dugun apustua berresten duela” gehitu du. Azkenik, “Masek oraindik hor dagoen eta herritarren aldetik zein estatuko indar politiko handien aldetik erantzuna behar duen arazo bat mahai gainean jarri duela aitortu beharra dagoela” adierazi du Aitor Estebanek, eta azken horiek erantzuna “adimenez, hitz eginez eta negoziatzeko gaitasunarekin” eman behar dutela.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10