Prentsa Aretoa
2016/03/15
Euzko Abertzaleak taldeak Industria Ministroaren agerraldia eskatu du Euskadiko siderurgiaren egoera dela eta
Pedro Azpiazuk, politika energetiko gaietarako bozeramaileak, Kongresuan eskaria erregistratu du funtzioko Ministroak Espainiar Gobernuak Txinako altzairuak eragindako `dumping´ delakoaren aurrean eta Sestao eta Zumarragako Acelor Mittal lantegien itxiera saihesteko, Espainiar gobernuak egin dituen gestioak azal ditzan.
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Industria,Energia eta Turismoko funtzioko Ministroaren agerraldia eskatu du gaur, siderurgia sektorearen defentsan,Txinako `dumping-aren´aurka eta, bereziki, Sestao eta Zumarragako Acelor Mittal lantegien itxiera saihesteko Espainiar Gobernuak egin duena azal dezan.
Pedro Azpiazuk, energia politikarako bozeramaile jeltzaleak, baieztatu du Europar Ministroek, Txinako altzairuak Europa mailako siderurgia sektorean eragin duen `dumping´ praktikengatik kezkatuta, gai hau lehenetsi egin dutela. Dena dela, diputatu jeltzaleak azaldu bezala "ez dakigu Espainiar gobernuak zer egin duen Europa mailan Acelor Mittal enpresak Euskadin dituen lantegien inguruan" iragan otsailean konpainiak Sestaoko ACBren aldi baterako geldialdi zehaztugabea ezagutzera eman ondoren eta gaur bertan Zumarragako lantegiaren geldialdi partziala ezagutu ondoren.
Azpiazuk gogoratu duenez iragan otsailean, Sestaoko ACBri buruzko albistea ezagutu ondoren, Euzko Abertzaleak taldeak galdera multzo bat erregistratu zuen idatzizko erantzuna jasotzeko. Galdera haien bidez gai honen inguruko informazioa eskatzen zen baina ez da erantzunik jaso. " Ehunka lanpostu daude jokoan eta horiekin batera gure sektore energetiko eta industriala ere" esan du Azpiazuk.
Euzko Abertzaleak taldeak gogoratu du euskal sektore industrialaren eta beren langileen defentsa betidanik egon dela presente Kongresuko EAJ-PNVren taldearen jardunean. Horren adibidea da diputatu jeltzaleek aurreko legegintzaldian argindarraren faktura merkatzea lortu zutela. Energiaren erreformaren markoan Euskadin enpresa industrial askok energia jasotzeko ordaintzen dituzten sariak 50 milioi eurotan murriztu ziren, sektoreak egin izan duen erreklamazio historikoa,hain zuzen. "Era berean, Espainiar Gobernuari eskatu behar zaio sektore siderurgikoaren tarifak murriztea, lehiakortasunerako gako garrantzitsua delako eta enpresa hauek zati batean edo osorik ixteko erabakiak hartzea eragiten duelako. Politika energetiko hau Gobernu zentralaren eskuetan dago eta horixe da guk exijitzen dioguna" ezarri du Azpiazuk.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10