Prentsa Aretoa
2016/04/06
Euzko Abertzaleak taldeak LOMCE erabat arbuiatzen duela azpimarratu du eta euskal hezkuntza sistemarekiko begirunea exijitu du
Joseba Agirretxeak gogoratu du Gernikako Estatutuak Hezkuntza Euskadiren eskuduntza esklusiboa dela ezartzen duela eta ildo beretik ohartarazi duenez EAJ-PNVk " ez du onartuko ez hau ez eskuduntza errespetatuko ez duen beste legerik ere".
EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeak azpimarratu du LOMCE legea erabat arbuiatzen duela eta aurreko batzuetan egin izan duen bezala, berriz ere eskatu du hezkuntza erreforma honen ezarpenerako ezarri zen egutegia bertan behera uztea.
Joseba Agirretxeak, Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko hezkuntza bozeramaileak,gogoratu du Gernikako Estatutuak bere 16. artikuluan ezartzen du Hezkuntza EAEren eskuduntza esklusiboa dela eta zentzu berean salatu du LOMCE legeak eskubide hori urratzen duela. Arrazoi hori bultzatuta ohartarazi duenez "EAJ-PNVk ez du onartuko ez hau ezta euskal eskumen esparruarekiko errespetua erakutsiko duen beste legerik ere".
Diputatu jeltzaleak kritikatu du Legearen inguruan dagoen adostasunik eza eta erreforma honek planteatzen dituen helburuak Euskadin gaindituta daudela azaldu du. "Lege honek ez du aurrerapausorik suposatzen,are gehiago, atzerakoia da Euskadirentzat, euskal hezkuntza sisteman lortzen diren emaitzak legeak planteatzen dituen parametroen gainetik daude". Zentzu honetan gogoratu du Euskadin eskola uzte goiztiarra %11,2koa dela eta LOMCE legeak Estatuko bataz bestekoa 2020 urtean %15ra jaistea planteatzen duela.
Halaber, Agirretxeak errefusatu egin ditu LOMCE legeak aurreikusten dituen "errebalida" azterketak eta baieztatu du EAJ-PNVk ez duela LOMCEren eredu pedagogikoa onesten "ez da bidezkoa ikasleen kalifikazioekin emaitza akademikoetara murrizten delako gainerako ezaugarriak kontuan hartu gabe, eta hori homogeneizatzeko tresna baino ez da".
Joseba Agirretxeak era berean aipatu du LOMCE legearen barruan hizkuntzen erabileraz planteatzen dena "esku sartze onartezina da eta atzerako urratsa euskal autogoberuarentzat" "LOMCE legea zentralizatzailea da, ez dagokion esparruan sartzen da eta ez du hobekuntzarik eskaintzen. Guk gure eredu propioa dugu, gure curriculum propioa, gure hezkuntza sistema eta elkarlanean aritu izan den eta oso ondo funtzionatu izan duen hezkuntza erkidegoa, guk ez dugu behar gureak ez diren irizpideak inposatuko dizkigun beste legerik" ezarri du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10