Prentsa Aretoa

2016/06/13

Estebanek kritikatu duenez “lau alderdi handiek” beste ontzidi batzuk euskal ontzidiaren gainetik lehenesten dituzte “botoak harrapatzeko kalatzat” dituztelako

Kongresurako berraukeratua izateko aurkezten den hautagai jeltzalea Bermeon izan da gaur goizean itsas eta arrantza sektoreak “euskal ekonomiarentzat eta euskal gizartearentzat “ duten garrantzia aldarrikatzeko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Esteban: "Beharrezkoa da EAJ-PNV Madrilen egotea euskaldunon interesak defendatzeko"
    2016/06/13

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

Aitor Esteban, Diputatuen Kongresurako Bizkaiko hautagaia, Bermeon izan da gaur goizean arrantza sektoreak Bizkaian eta Euskadin, beren ekonomian eta beren gizartean duen garrantzia aldarrikatzeko. Era berean berretsi du EAJ-PNVk arlo honetan egin duen apustua. “EAJ-PNVk gure arrantza sektorearen modernizazioa aldezten segituko du eta gure arrantzaleentzat eta beren lanbidea itsasoaren inguruan garatzen duten pertsonentzat ahal ditugun lan baldintzarik onenak lortzeko lanean jarraituko dugu”, azpimarratu du. Estebanek baieztatu bezala, sektore honetako eta kostako profesionalek “ondo baino hobeto dakizue hainbat arlo Estatuaren edo Bruselaren mende daudela eta zuen interesek ez dutela Galiziako, Mediterraneo aldeko edo Andaluziako ontzidien interesekin bat egiten”. Zentzu horretan esan du EAJ-PNV dela defentsa hori lau alderdi handi horien kontra egiten duena “asko dute galtzeko, Andaluziako edo Galiziako ontzidiak beraientzat botoak lortzeko kalak direlako” zehaztu du.

Berraukeratua izateko helburuarekin aurkezten den hautagaiak hainbat adibide eman ditu defentsa hori arrazoitzeko. Adibiderik aipagarriena izan da Bizkaiko berezitasun gisa aitortu izan dela neskatila, saregile eta paketatzaileek egiten duten lana. “Ana Pastor ministroak duela urte bete itsasoko erregimen berezitik atera nahi izan zituen. Baina, guk Senatuan aurkeztu genuen zuzenketa bati esker”, aitortza hori “itsaso eta arrantza sektoreko langileen Gizarte Babeserako Lege Arautzailean sartzea lortu genuen”, gogoratu du. Dena dela “PP joko zikina egiten saiatu zen” Estatuko beste leku batzuetan halako langileak irten zitezkeelako. Baina “azkenean, presio eginez eta negoziatuz” EAJ-PNVk lortu egin zuen Estatuko Aurrekontu Orokorretan Bizkaiarentzat soilik langile horientzako babesa jasotzea. Zentzu honetan eskertu nahi izan du Jose María Cazalisek, EAJ-PNVren senatariak eta berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak, gai horretan egin izan duen “lan goraipagarria”.

EAJ-PNVk Kongresuko Agendan sartzea lortu zuen beste gaietako bat izan den Indiako itsasoan arrantza egiten duten atunontzien segurtasuna. Madrilgo talde jeltzaleak Gobernuaren konpromisoa lortu zuen itsasontziei babes pribatua emateko baina “Espainiako Gobernuak ez du dagokion %25 a jartzen, Eusko Jaurlaritzak berari dagokion guztia jartzen duen bitartean” kritikatu du Estebanek. Horregatik “Gobernuari, une bakoitzean dagoenari, exijitzen jarraituko dugu derrigor hori bete dezan, euskal atunontzien lehiakortasuna jokoan dagoelako” esan du.

Atunontziei dagokienez ere salatu duenez “Madrilen arduragabekeriak” kalteak ekarri dizkio euskal atunontzien lehiakortasunari, Europar Batasunak inportazio akordiorik ez duen herrialdeetako hegalabur trontzoen kuota igotzen duelako “Galiziar kontserba industriaren mesedetan eta gure ontzidiaren kaltetan”. Baieztatu duenez, ez dauka zentzurik alde batetik herrialde hauekin merkataritza akordiorik ez egitea giza eskubideak betetzen ez dituztelako edo osasun neurriak errespetatzen dituztelako, eta beste alde batetik “Espanian hegalabur trontzoak sartzen uztea”. “Are txarragoa dena, PPk hegalabur trontzo horien kuota igotzea eskatu du Galiziako ontzidiari begiratzen diolako eta botoak kala horretan lortu nahi dituelako” esan du.

Estebanek berriz ere azpimarratu du EAJ-PNVk Madrilen, Kongresuan eta Senatuan, talde indartsua izatea duen garrantzia, euskal arrantza sektorea bere osotasunean defendatu ahal izateko. “Gai honek alderdi ezberdin ditu, batzuk dira enpresen lehiakortasuna hobetzeko, gure ontzidiaren lehiakortasuna hobetzeko eta sektore honetako langileen babes soziala hobetzeko. Hori lantzen aritu izan gara eta jakin badakit, hantxe bizi izan dudalako, beste inork ez duela Euskadiko koska sektore honen alde egiteko ezer esan”, azpimarratu du. 

Gure Legebiltzar Taldea