Prentsa Aretoa

2016/06/16

Aitor Estebanek eusko legebiltzar taldearen solaskidetza eskaini die Euskadiko I+G+B sektoreko enpresa eta langileei

Kongresurako Bizkaiko hautagaiak EAJ-PNVk Madrilen esparru honetan lortu dituenak azaldu ondoren berretsi du talde jeltzaleak sektore honekiko egiten duen "apustu erabakigarri eta iraunkorra", balore erantsidun produkzio eredua sortzen duen heinean.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

  • Esteban "EAJ-PNVk 300 milioi euroko berrikuntza proiektuak bultzatu ditu"
    2016/06/16

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI  

Aitor Esteban, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburu jeltzaleak Boroako enpresa gunean (Amorebieta-Etxano) izan da gaur goizean  eusko legebiltzarkide taldeen izenean "Euskadiko enpresa berritzaileei babesa eskaintzeko eta  beren burua ministerioekiko harremanetan bitartekari gisa eskaintzeko, behar besteko galderak edo proposamenak egitea helburu"."Berrikuntza alorrean enpresek eta langileek beren zerbitzura izango gaituzte" azpimarratu du. AIC-ren ateetan (Automotive Intelligence Center) “erakundeen arteko lankidetzaren adibide gisa" Estebanek agerian utzi du EAJ-PNVk I+G+B sektorearekin duen konpromisoa, talde jeltzaleak E26ko hauteskundeetara aurkeztuko duen hauteskunde egitasmoan jasota geratu den legez, eta zentzu berean berretsi du¡ "esparru honekin egiten duen apustu erabakigarri eta iraunkorra, bereziki berrikuntzaren alorrean".

Gaurko ekitaldian Estebanen ondoan izan dira Unai Rementeria, Bizkaiko ahaldun nagusia;   Estibaliz Hernáez, Teknologia,Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea; eta  Pedro Azpiazu eta Pilar Ardanza,Kongresurako hautagaiak. Bizkaiko zerrendaburuak,  EAJ-PNVk  Madrilen ere Euskadin ikerkuntza eta berrikuntza bultzatzearen alde egiten duen apustua agerian jartzen duten kontu batzuk azaldu ditu. Ildo horretatik gogoratu ditu Zapateroren garaian aurrekontuen inguruan lortu ziren itunak "hura izan zen gure lehentasuna eta  I+G+B transferentzia Euskadira ekartzea lortu genuen- ministro andrea kontra zegoen arren- eta horrek 80 milioiko aurrekontua suposatu izan digu 2010 urtetik hona". "Era berean, EAJ-PNVk 300 milioi euroko berrikuntza proiektuak bultzatu ditu, proiektu material eta ukigarriak. Hauen artean ezagunak dira Teknalia eta IK4 plataformak, Ikerkuntza Kooperatiboko Zentroak (IKZ) besteak beste  Nanogune, Biogune, Biomagune, Energigune,  eta ezagun dituzuen beste horrenbeste egitasmo. Gainera, 300 milioi euroko balioa duten berrikuntza proiektuak bultzatu ditugu".

Berraukeratua izateko aurkezten den hautagaiak azaldu duenez I+G+B arloa beti izan da EAJ-PNVren ardura nagusienetako bat "gure apustuaren oinarrian baitago  industrian eta berrikuntza balio erantsia duen produkzio eredua gauzatzea". Lehenengo eta behin "gure enpresek eta enpresariek egin zuten, eta baita gure langileek ere- gogoratu du-. Baina produkzio eredu berritzailea babesteko eta bultzatzeko eragile gisa, Euskadiko erakundeek giza baliabideak eta finantza baliabideak erabili zituzten eta fiskalitatea ere balio erantsi handiko ekonomia produktiboaren zerbitzura jarri zuten, eta hori ezin da lortu ikerkuntza eta berrikuntza dosi handirik gabe. Eta harro sentitzen gara horretaz" azpimarratu du. Gaineratu duenez, bereziki oraingoa moduko krisi egoera batean "ez da erreza izan" baina "zailtasun guztien gainetik  Estatuarekin alderatuta egiturazko desberdintasuna dugu berrikuntza alorrean". Estebanek emaniko datuen arabera Euskadin I+G+B sektorean egiten den inbertsioa BPGaren % 2koa da "espainiar bataz bestekoaren gainetik". Gainera, 2015 urtean "teknologiarako jarritako baliabideak berreskuratu ditugu" eta kopuru hori %7 haztea lortu dugu 2014 urtekoarekin alderatuta, eta 2016 urtean "Euskadiko aurrekontuak berrikuntza politiketarako %4ko hazkundea erregistratu  du”, azaldu du.

"Eusko Jaurlaritzaren helburua Euskadi I+G+B esparruan erreferentziako herri gisa sendotzea" den neurri berean, Estebanek baieztatu du Eusko Abertzaleak taldearen helburua Madrilen ere izango dela "egin ahal den guztia" egitea " helburu hori lortzera begira" eta "Euskadi presente egon dadila batzuek eta besteek gai honen inguruan hartuko dituzten erabakietan".

Gure Legebiltzar Taldea