Prentsa Aretoa
2016/11/30
Kongresuak izapidera onartu du EAJ-PNVk Sekretu Ofizialen Legea aldarazteko aurkeztu duen proposamena
“Xedea da iluntasunarekin amaitzea eta inguruko herrialdeekin homologatzea. Azken finean, betiko sekretua ezartzeko giltzak ezabatzea" esan du Mikel Legardak ekimenaren defentsan.
Diputatuen Kongresuko Osoko Bilkurak izapidera onartu du EAJ-PNVk sekretu ofizialak desklasifikatzeko epea 25 urtetan ezartzeko aurkeztu duen proposamena. Euzko Abertzaleak aurkeztu duen Lege Proposamenak era berean proposatzen du sekretu jotzen diren gaiak 10 urteren buruan desklasifikatzea, isilpeko gaietarako salbuespen gisa 10 urtez luzatzeko aukera aurreikusten du, eta Legea indarrean sartzean ezarritako epeak beterik dituztenak automatikoki desklasifikatuta geratuko direla planteatzen du.
Mikel Legardak ekimenaren defentsan baieztatu duenez "helburua da gardentasuna eta demokraziaren osasuna zaintzea, eta herritarrek dituzten benetako arazoak konpontzea, beren Estatuaren jarduera ezagutzeko eskubidea izan dezaten". Diputatu jeltzaleak era berean gaineratu duenez "Sekretu Ofizialen Lege modernoa edukitzea bilatzen da, hau da, homologagarria inguruko herrialdeek dutenarekin, berme emailea, eta gardentasun printzipioak eta datuetan sartzeko eskubidea Estatuaren segurtasunarekin uztartuko dituena". Azken finean, esan du Legardak "proposamena iluntasunarekin amaitzea eta administrazioaren arduragabekeria eragoztean datza; betiko sekretua gordetzeko giltza egon ez dadila".
PP lege ekimenaren kontra agertu da. Zentzu honetan Legardak baieztatu duenez ekimen hau "adabaki" jotzea "atzamarra eta ilargia gauza bera direla nahastea bezalakoa da, XXI. mendean ezin baikara ad calendas grecas egon, Gobernua sekretu ofizialen legearen aldarazpenerako lege ekimena noiz aurkeztuko zain. Oposizioak ez badu aurrea hartzen, dagokion gobernuak ez du ezer egingo. Are gehiago, XV. mendeko agiriak ezagutzea ere eragozten du" deitoratu du. Zentzu honetan, Legardak adibide batzuk eman ditu zeinetan Gobernuak,kolore batekoak zein bestekoak, agiriak desklasifikatzea eragotzi dituen, esate baterako, 2012 urtean 1936 eta 1968 urte bitarteko 10 mila agiri publiko egiteari uko egin zion, ministerioko teknikariek agiriak prest izan arren.
“Historiak erakusten du Gobernuak ez duela gai honen inguruan urratsik eman eta gure inguruko herrialde aurreratu batzuetan, besteak beste AEB, Erresuma Batua, Alemania eta Suitzan, irizpidea denbora da. Edozein beste irizpidek iluntasunera eta arbitrariotasunera baino ez garamatza”, esan du Mikel Legardak. "Demokrazia da, demokraziaz baino ez dugu hitz egiten" amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10