Prentsa Aretoa
2016/12/02
EAJ-PNV oso kritiko agertu da Estatuaren joera zentralistarekin, eta Presidenteordeari eskatu dio bermedun alde biko harremana bideratzea
Batzorde Konstituzionalean, Mikel Legardak azpimarratu du ezinbestekoa dela Euskadiren nazio izaera aitortzea eta autogobernua euskal herritarren erabaki eskubidean oinarritzea.
EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldea oso kritiko agertu da Estatuak hartu duen joera zentralistarekin, eta bermedun alde biko harreman berria eskatu du Euskadiren nazio izaeraren aitortzan oinarrituta eta autogobernua euskal herritarren erabaki demokratikoan eta hizkuntzaren eskubide subjektiboaren aitortzan oinarritu dadila.
Hauxe da Mikel Legardak, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak Batzorde Konstituzionalean duen bozeramaileak adierazi duen planteamendua Gobernuko Presidente ordeak Diputatuen Kongresuan izan duen lehen agerraldian. Legardak Presidente ordearen hitzak esan duenez "asmo onen adierazpena izan da moldeei begiratuta, baina erabat edukirik gabea" eta ezeztatu egin du Espainia estaturik dezentralizatuenetakoa dela esatean Gobernu zentralak egin duen baieztapena. "Inboluzioa eta zentralizazioa eman da politika publikoen diseinuan. Espainiako estatua kudeaketaren autonomiarantz abiatu da baina ez du autonomia hori jarrera politikoetan onartzen" baieztatu du.
Hori dela eta, Legardak Soraya Sáenz de Santamariari galdetu dio Euzko Abertzaleak taldeak garrantzitsu jotzen dituen gai batzuen inguruan. “Aurreikusita ote dago Espainiako Konstituzioan nazio-aniztasun kontzeptua jasotzea? Aurreikusita dago Espainiar nazioaren batasun banaezinaren kontzeptuaren irakurketa malguagoa egitea? Printzipio demokratikoa indartuko du oinarri konstituzional gisa, bizikidetzarako balore eta lurralde antolaketa gisa? Demokrazia parte hartzailerako tresna kontzeptuan sakonduko du erabakitzeko prozesu publikoei begira?" galdetu du.
Diputatu jeltzaleak hitz egiteko izan duen tartea baliatu du Espainiako Gobernuak X. legealdian erabilitako "lege amarruak" salatzeko,besteak beste Erret Dekretuak gehiegi erabili izana, presaka eginiko izapideak, Senatuan aldarazten zen arauarekin zerikusia ez zuten lege egitasmoei aurkeztutako zuzenketak, eta abar". Espero dut lege amarru horiek laster amaitzea" ohartarazi du.
Amaitzeko, Legardak Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko auzizaletasunaz hitz egin du. "Dena da ikuspegi kontua" esan du, "baina egia da Estatuaren aldetik mugimenduren bat eman dela erreakzioren bat sortzen duten arloetarantz; aldi berean, mugimendu honek Estatuaren erantzuna sortarazten du guk arautzen dugunean. Fenomeno berbera da baina bi erreakziorekin" azaldu du Mikel Legardak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10