Prentsa Aretoa
2016/12/07
Aitor Esteban: "Espainiako Gobernuarekin hizketa bideak zabalik daude baina desizoztea burutzeko denbora behar da. Ez dugu aurrekontuen inguruan eztabaidatu, ezta negoziatu ere”
Kongresuko bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri du “glaziazio garai batetik gatozela” eta gaineratu du “borondate onaren seinale litzatekeela aurrekontu-egutegi bat eta euskal Y-ren hainbat urtetarako gauzatze-egutegia ezartzea”.
Aitor Estebanek, EAJ-PNV Euskal Legebiltzar Taldeko bozeramaileak, onartu du gaur egun Espainiako Gobernuarekin “elkarrizketa bideak zabalik daudela” baina azpimarratu du “desizoztea ez dela bi egunetan gertatzen”. “Hitz egin, hitz egiten dugu, baina ez ditugu negoziatu Estatuko Aurrekontu Orokorrak, ezta horren gainean eztabaidatu ere. Ez dugu horien berririk” ziurtatu du.
Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean EAJ-PNV eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanen inguruan galdetu diote eta Estebanek erantzun du “gauza batzuk aldatzen ari direla baina momentuz hitz onak besterik ez ditugula”. “Gaur egun legebiltzarreko zenbait gairi buruzko informazio eta dokumentazioa helarazten digute, garai batean, ez zuten bidali ere egiten baina glaziazio garai batetik gatoz eta desizoztea ez da egun batetik bestera gertatzen. Elkarrizketa gailenduko dela sinestarazi nahi badute, lehenik eta behin azken lau urteetan bidean jarri dituzten oztopoak kendu beharko dituzte” errepikatu du.
Zentzu horretan, Estebanek euskal Y-ren kudeaketa zabaltzeko aukera aipatu du Eusko Jaurlaritzak Bergarako korapiloaren obrak eta euskal Y-ren kapitalen sarbidea ere gain har ditzan. Pedro Azpiazuk, Ogasun eta Ekonomia euskal sailburuak, gai horren berri eman zion Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroari joan den astelehenean izandako bileran. “Onena litzateke estatuak egitea, eskumena berea bada gauzatu dezatela, funtsezko lotura baita. Borondate onaren seinale litzateke hainbat urtetarako aurrekontu-zuzkidura ezartzea eta obren plangintzarako egutegia ematea, hainbat bider eskatu baitugu eta beti ukatu ukatu baitigute”.
Amaitzeko, Espainiako Konstituzioaren balizko erreformari dagokionez, ziurtatu du “zati dogmatikoan ukituak” egin daitezkeela baina gaineratu du “premia daukana lurralde antolamenduaren eremua dela, arlo horretan nabarmenki huts egin baitute”, baita botereen orekaren arloa ere. Zentzu horretan, errepikatu du lurraldeen kontuari aurre egiteko alderdi abertzale euskaldun eta katalanen iritzia aintzat hartu behar dela eta adierazi du zeintzuk diren “funtsezko mugarriak” EAJ-PNVrentzat: aitorpen nazionala, aldebikotasuna eta Konstituzio Auzitegia ez den berme sistema bat. “Konstituzioaren eztabaida abian jarriko bada aldaketa kosmetikoak egite aldera, ez dezatela gurekin kontatu” ohartarazi du Estebanek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10