Prentsa Aretoa
2017/01/11
Aitor Estebanek Espainiako Gobernuari ez dio Euskadirenganako jarrera aldatzeko "borondate edo asmorik" antzeman
RNE irratiari eskainitako elkarrizketan Kongresuko bozeramaile jeltzaleak baieztatu duenez "PPk akordioak PSOErekin lotu nahi ditu eta EAJ-PNV standby egoeran utzi nahi du, Estatuko Aurrekontuak onartzeko orduan larri aurki daitekeen kasurako”
“Benetan, Espainiako Gobernuari ez diot Euskadirenganako jarrera aldatzeko borondaterik edo asmorik antzeman" Hitz borobil horiek esan ditu gaur Kongresuko EAJ-PNV taldeko bozeramaileak RNE irratiari eskainitako elkarrizketan.
Espainiako Gobernuak Euskadiko Udal Legea erretiratzeko hartu duen erabakiaz galdetuta, Aitor Estebanek zera adierazi du "gertatu den gauza bakarra izan da etengabeko errekurtsoen dinamika batean, lege bat errekurritzeko zituzten argudioak orain ez daudela”. Zentzu berean, jeltzaleen bozeramaileak Espainiako Gobernuaren aldetik bete gabe utzi diren konpromiso batzuk eta erretiratu beharko liratekeen errekurtso batzuk zerrendatu ditu, besteak beste Adikzioen Legea, gai polemiko batekin, Cannabis klubak, errekurtsoak ez aurkezteko epea datorren ostiralean amaitzen baita. “Horren garrantzi txikiko arazoak sortzen dituen Legearen aurrean errekurtsoa ez aurkezteko erabakia hartzeko gai ez badira, esango didazu jarrera aldatzeko zer nolako borondate edo asmoa dagoen" ezarri du Estebanek.
“Uste dut Gobernuak akordioak nahi dituela PSOErekin,eta EAJ izkina batean izan nahi duela, standby egoeran, Aurrekontuekin larri aurki daitekeen kasurako, baina ez diot benetako borondaterik ikusten harremanek ezberdinak izan behar dutela eta praktikan beste giro bat ezarri behar dela esateko edo Euskadin konponbidea eman behar zaion arazo bat dela aitortzeko..... nik borondate hori ez diot antzematen" esan du Estebanek.
Amaitzeko, Defentsa Ministro Dolores de Cospedalek Estatuko Kontseiluak Yak 42 hegazkinaren istripuari buruz egin duen txostena ezagutu ondoren izango duen agerraldiaz galdetuta, Aitor Estebanek esan du agerraldi hori "derrigorrezkoa" dela eta gaineratu du "formatua gutxieneko kontua" dela. "Lotsagarri uzteko aukerak egon badaude,egin behar izatekotan, berdin osoko bilkuran zein batzordean. Hainbat arinen egin behar da eta osoko bilkuran izan behar badu, gehiengoak nahi duelako, ondo iruditzen zaigu, baina garrantzitsuena egitea da, eta ez horrenbeste nola egiten den" baieztatu du Estebanek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10