Prentsa Aretoa

2017/01/12

Idoia Sagastizabalek Montoro Ministroari eskatu dio "adostasunaren bidetik ibil dadila EAEko autonomia politiko eta ekonomikoa aitortuko duten irtenbideak bilatzeko"

Diputatu jeltzaleak PPK azken bost urteotan krisi ekonomikoaren aitzakiapean burutu duen "herrialde ereduaren mutazio konstituzionala" salatu du, eta "gastu erregelaren aplikazio malguagoa" eskatu du "toki erakundeei tarte zabalagoa emateko"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Idoia Sagastizabalek, EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Taldeko bozeramaile ekonomikoak Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministro Cristobal Montorori eskatu dio, "adostasunaren bidetik ibiltzea EAEko autonomia politiko eta ekonomikoa aitortuko duten irtenbideak bilatzeko".

Montoro Ministroak Diputatuen Kongresuko Ogasun Batzordearen aurrean izan duen lehen agerraldian, Sagastizabal kezkatuta agertu da EAE eta Espainiako Estatuaren arteko "topagunerako" organoen inguruan, besteak beste EKonomia Itunerako Batzorde Mistoari dagokionez, duela gutxi Pedro Azpiazu Sailburuaren eta Cristobal Montoro Ministroaren arteko bileran "aldebikotasun izpiritua" berreskuratu izan den arren. Bilera hartan ezarri ziren hurrengo urteotarako zor eta defizit mugak. Sagastizabalek gogoratu bezala aurreko legealdi osoan PPk "herrialde ereduaren mutazio konstituzionala" burutu zuen "orain arte ezagutu izan ez den maila batean". Hori dela eta, Ministroari eskatu dio "erakunde maila bakoitzak bere eskuduntzak balia ditzala eta dagokiona egin dezala" eta "lankidetzarako" deia egin du "bakoitzaren erantzukizunean oinarri". "Horixe da bidea, inposaketarik gabea" esan du. Zentzu berean, Ogasun Ministroari eskatu dio Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren baitan Kupoaren Lege berriari ekitea.

Halaber, diputatu jeltzaleak Europak ezarritako austeritate politikak gaitzetsi ditu, geroago aurrekontuen egonkortasunerako eta defizitaren kontrol zorrotzerako legearen onarpena ekarri zutenak, eta berriro kritikatu du defizit helburuak Estatuaren eta Autonomi Erkidegoen artean "bidegabeki" ezarri direla. Aldi berean "toki erakundeentzako gastu erregelaren aplikazio malguagoa" eskatu du, erakunde hauei "lan egiteko tarte oso estua" geratzen zaielako.

Espainiako Estatuaren egoera ekonomikoari dagokionez, Sagastizabalek aitortu du Gobernua derrigortuta egon zela "jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta enpleguaren sorrerari laguntzeko erreforma ekonomikoak" egitera,baina neurri horietako asko gogortasun handiz kritikatu ditu "gehiengo absolutuaren babesean hartu ziren, elkarrizketarik gabe, eta guztiz eskasak izan ziren" esanez. Azken finean, diputatu jeltzaleak salatu du PPren gehiengo absolutua izan den urteen ezaugarri nagusiak izan direla "elkarrizketa falta, birzentralizazioa eta murrizketak, austeritatean soilik oinarritutako politika ekonomikoez lagunduta".

Gainera, eta etorkizunari dagokionez, Sagastizabalek zera baieztatu du "hazkundea balio erantsi baxua duten sektoreetan oinarritzen da, hau da, nazioarteko inguruan eta enplegu prekarioan". "Gure helburua ez da zoritxarren dekalogoa egitea" esan du Sagastizabalek "baina datuek ekonomiaren desazelerazioa iragartzen dute 2017 urterako".

Azkenik, Sagastizabalek Ministroari egotzi dio "baikorregi" dagoela PFEZaren beherakada iragartzean eta Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldearen babesa eskaini dio iruzur fiskalaren kontra "edozein kasutan eta era guztietan" borrokatzeko orduan.

Gure Legebiltzar Taldea