Prentsa Aretoa

2017/01/20

Euzko Abertzaleak taldeak oinarrizko eskubideekin eta askatasun publikoekin errespetu handiagoa izango duen Herritarren Segurtasun Legea proposatzen du

EAJ-PNVk aurkeztu duen Lege Proposamenak aldarazpen handiak proposatzen ditu `Mozal Legea´ izenekoaren 44 oinarrizko arauetan, bilera eta manifestapen eskubidea, adierazpen eta informazio askatasuna, askatasun sindikala eta greba egiteko eskubidea babesteko.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, mikel legarda, ley mordaza, se

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak Diputatuen Kongresuko Erregistro orokorrean aurkeztu dute Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa aldarazteko Lege Proposamena.

Ekimenak oinarrizko aldaketak proposatzen ditu `Mozal Legea´ izenarekin ezagutzen den legearen 44 arauetarako, eta amaierako hiru xedapen planteatzen ditu bilera eskubidea arautzeko 9/1983 lege Organikoa eta atzerritarrek Espainian dituzten eskubideak eta askatasunak eta beren gizarteratzea arautzen duen 4/2000 Lege organikoa aldarazteko. Proposamen horren bidez mugako itzulketak egiteko "prozedura legal eta eraginkorra" ezartzen du giza eskubideak eta nazioarteko babesa bermatzeko, nazioarteko araudia errespetatuz eta giza eskubideen alde lan egiten duten erakundeek behin eta berriz egin dituzten eskariak betez.

Zioen azalpenean adierazi bezala "segurtasuna eskubide eta askatasunen bermearen zerbitzura dagoen tresna da eta ez da berezko helburu bat". Hori dela eta, jeltzaleek baieztatu dute "herritarren segurtasuna ez da baldintza orokor bat edozein eskubide konstituzionalen egikaritza mugatzeko, eta oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen eraginkortasunaren aldeko interpretazioa lehenetsi behar da, bereziki batzartzeko eta manifestatzeko eskubideei, adierazpen eta informazio eskubidei, askatasun sindikalari eta greba egiteko eskubideari dagokionez" baieztatu dute.

Zentzu honetan, eta bilera eta manifestazio eskubideari dagokionez, Euzko Abertzaleak taldeak aldarazpenak proposatzen ditu Batzartzeko eskubidea arautzeko 9/1983 lege Organikoan eta proposatzen du “komunikatu beharretik libre uztea iritzi publikoaren erantzun arina behar duten gertakari edo egoeren aurrean bat batean eta bakean eginiko bilera edo manifestazioak, herritarren segurtasuna kaltetzen ez duten bitartean". Halaber eta, horren arabera, Herritarren segurtasuna babesteko Lege Organikoaren baldintza honi "tratamendu ez urratzailea" ematen zaio, gizarte mailan egin den eskari zabalari erantzuna emanez. Era berean eta, beste neurrien artean, arau honetatik kentzen da Kongresu eta Senatu aurrean egiten diren batzar edo manifestazioak arau-hauste larritzat jotzen zuen araua.

Adierazpen eta informazio askatasunari dagokionez, EAJ-PNVk proposatzen du arau hauste larritzat ez jotzea agintarien edo Segurtasun Indarretako kideen irudiak edo datu pertsonalak baimenik gabe erabiltzea "prebentziozko debeku orokorra suposatzen duelako baimen erretserbarekin informazioa emateko eta jasotzeko eskubidearentzat, eta ez direlako errespetatzen Auzitegi Konstituzionalak berak exijitu dituen proportzionaltasun eta neurri printzipioak ”.

Askatasun sindikalaren eta greba egiteko eskubidearen defentsari dagokionez, hurrenez hurren, arau-hauste oso larriei eta larriei buruzko 35.1 eta 36.9 artikuluen idazkera berria proposatzen da, lehen kasuan, elementu kolektiboaren aipamena ezabatzeko eta,kasu bietan, zigor tipoekiko duten hurbiltasuna adierazteko.

Aldarazpen horietako asko zigortzeko erregimenean oinarritzen dira eta horretarako eskatzen da "gertakariaren larritasunaren eta zigortzeko esku hartzearen beharraren arteko harreman orekatua, zigortzeko ahalmena lehenengo dimentsio penalera eta gero zigortzeko dimentsiora erretserbatuz, ondasun juridiko horiek eraginkortasun berdinez babesteko beste baliabideak ez direnean". Horrela, zigor erantzuna besterik izan ez dezaketen arau hauste batzuk ezabatzea proposatzen da eta, esan bezala, jokaera batzuen aurrean zigortzeko erantzun maila modulatzen da: oso larritzat jotzen diren arau-hauste batzuk (komunikatu gabeko bilera edo manifestazioa,35.1 art), arau-hauste larriak (Kongresu edo Senatu aurrean eginiko manifestazioak; uniforme,intsignia edo kondekorazio ofizialak behar ez bezala erabiltzea; Segurtasun Indarretako kideen irudiak edo datuak baimenik gabe erabiltzea) eta arinak ( eraikinak eskalatzea; bide publikoak baimendu gabeko salmentarako erabiltzea, higiezinak desitxuratzea,eta abar).

Zentzu berean, arau-hauste administratibo tipifikatuak, arau-hauste penalak ez direnean, arau hauste penal txikienari dagokiona baino zigor handiagoa ez ezartzea proposatzen da. “Hau egokia da ordenamendu juridikoaren arkitektura destokitua gerta ez dadin. Ez da bat ere proportzionala Estatuak zigortzeko duen ahalmenaren barruan arau-hauste administratiboek penalek baino gaitzespen maila handiagoa jasotzea" esan dute jeltzaleek.

Beste alde batetik, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak uste du erregimen zigortzaileak Estatuaren ahalmen punitiboaren printzipio eta bermeak errespetatu behar dituela,besteak beste legezkotasun printzipioa taxatibotasun adierazpenean (zehaztu gabeko kontzeptu juridikoak saihestuz), nork bere egintzen erantzukizuna eta erruduntasun printzipioa (dolua barne), “non bis in ídem” printzipioa (pertsona bat bitan edo gehiagotan egintza berberagatik eta oinarri berberagatik zigortzea eragozten duena) eta proportzionaltasun printzipioa (aringarriak barnean hartuz) eta ,horrekin bat eginik proposatzen da printzipio horietara egokitzeko aldaketak egitea. Atal berean, azpimarragarriak dira berdintasunari dagokion proportzionaltasunaren alorreko aldarazpenak "arau-hauslearen ahalmen ekonomikoa zigorra ezartzeko orduan kontuan hartzea" proposatzeko, eta egokitzapen horretarako proposatzen dira zatikapena eta betearazpena bertan behera uztea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gure Legebiltzar Taldea