Prentsa Aretoa

2020/04/15

Escrivá ministroarekin errentak bermatzeko beharraren inguruan bat datorrela esan du Barandiaranek, baina zehaztasuna eskatu dio eta birzentralizazioan ez erortzeko exijitu dio

Kongresuko Lan Batzordean, Euskal Taldeko diputatuak deitoratu egin du Gizarte Segurantzako titularra Enplegu eta Gizarte politiketako sailburuarekin oraindik harremanetan jarri ez izana, gutxieneko errentari buruzko gaietan Euskadiko eredua erreferentea dela argi izan arren

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Barandiaranek, Enplegu eta Gizarte Segurantza arloko Euskal Taldearen bozeramaileak, bat egin du Escrivá ministroarekin, eta esan du ezinbestekoa dela "errentak bermatzea" koronabirusak sortutako krisiaren ondorioz emango den egoera ziurgabetasunez beteta egongo dela aintzat hartuta, baina Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantzako titularrari neurri horren inguruan zehaztasunez jardutea eskatu dio, eta erreklamatu dio egungo kudeaketa politikoan beste esparru batzuetan egin duten birzentralizazioan eror ez dadila.

Jose Luis Escrivá ministroak agerraldia egin duen Lan Batzordean, Iñigo Barandiaran Euskal Taldeko diputatuak kritikatu du Espainiako Gobernua ez dela "Estatuaren antolaketa-formula errespetatzen ari". "Konplikaziorik eragiten ez dienean baino ez dute autogobernua errespetatzen, baina ziurgabetasunik txikienaren zantzua antzematen badute, dena zentralizatzen dute. Espero dezagun neurri honekin (gutxieneko errenta) gauza bera ez gertatzea", ohartarazi du Barandiaranek. Are gehiago, diputatu jeltzaleak deitoratu egin du Ministroa ez dela oraindik harremanetan jarri Enplegu eta Gizarte Segurantza arloko sailburu Beatriz Artolazabalekin, Euskadiko eredua "gutxieneko errentaren arloko erreferentzia" denean DSBEaren inguruan (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta).

Hala, Barandiranek berretsi du "ziurtasunak izatea beharrezkoa" dela, eta, horregatik, Escrivari ondorengoak galdetu dizkio: "Zertaz ari zara errentak bermatzeaz hitz egiten duzunean?". "Egoeraren araberako prestazioak izango dira edo iraunkorrak izango dira? Zein ezaugarri juridiko izango ditu?, Unibertsala izango da, edo hartzaile zehatz batzuk izango ditu? Bateragarria izango da beste prestazio batzuekin, eta subsidiarioa edo osagarria izango da? Nori egotziko zaio horren kudeaketa?", galdetu du Barandiaranek.

Gure Legebiltzar Taldea