Prentsa Aretoa
2020/04/23
Legarda Grande-Marlaskari: "Utz iezaiozu gero eta gehiago zigortzeari buruz hitz egiteari, ez da zentzuzkoa eta poliziaren jarduna ia mugarik gabe irekita uzten du”
Kongresuko Barne gaietarako Batzordean, Euskal Taldeko diputatuak "helegite uholdea eta itxialdia ez betetzeagatik ezarri diren zigor askoren inguruko zalantza saldoa" iragarri dizkio Barne ministroari, eta gaineratu duenez "Buloak informazioarekin borrokatzen dira, ez Guardia Zibilaren oharrekin”
Mikel Legardak, Kongresuko Euskal Taldearen barne gaietarako bozeramaileak, esan du erakundeek "zuhurtziaz eta kontu handiz" jokatu behar dutela herritarrei hitz egiterakoan, "ez zigortzeko aurreikuspenak gorenean izanik baizik eta eredugarri izateko helburuarekin”, eta Grande-Marlaska ministroari eskatu dio "gero eta gehiago zigortzeko kontakizun hori bertan behera uzteko", "Zentzuzkoa ez delako" eta "poliziaren jarduna ia mugarik gabe irekita uzten duelako”.
Horrela, EAJ-PNVko diputatuak Herriaren Defendatzaileak segurtasun indarren jardunari buruz eta Estatuko Abokatutzaren planteamenduari buruz ireki duen ikerketaren berri eman du. Planteamendu horren bidez, 'Mozal Legea' delakoaren babesean salaketak neurririk gabe erabiltzen ari ote diren galdetu du. "Ez da kasualitatea", esan du Legardak, "Eta kalean egoteagatik 36.6 artikulua (Mozal Legea) urratzeagatik ezartzen diren zigor askori buruzko helegite eta zalantza saldoa iragartzen dizut", esan dio Grande-Marlaskari.
Ministroa Barne gaietarako Batzordean azalpenak ematen izan dela baliatu du diputatu jeltzaleak Guardia Zibileko Jeneralak buloei eta `fake news´ delakoei egin zituen adierazpenez hitz egiteko. Legardak aldarrikatu duenez “buloak informazioarekin borrokatzen dira, eta ez Guardia Zibilaren, Polizia Nazionalaren edo,nahi baduzu, Ertzaintzaren oharrekin. Ez dakigu zer irizpide jarraitzen diren informazio bat faltsutzat jotzeko. Ildo horretan, Legardak esan du buloak "komunikabide sozialen ardura ere badirela, "hedabide batzuek ez dituztelako borrokatzen, baizik eta lehen orrialdera eramaten". Era berean, Legardak hausnartu nahi izan du usteko informazio faltsuez edo horiek kontrolatzeko asmoz alderdi ezberdinek eginiko saiakerez, eta multzo horretan sartu ditu PP, Maria Dolores de Cospedal Defentsa MInistroa zelarik, eta PSOE ere, iraganean jarrera bat izan zuela eta beste bat orain, Gobernuan dagoela, edo Podemos ere “Fiskaltzaren aurrean salaketak jarri ditu faltsutzat jotzen dituen informazioen kontra ,Estatuaren kontra egin direla argudiatuz. Lehenago praktikatzen zuena kriminalizatzeaz gain, erakundeei kritika egitea deitoratzen du jazarriko dela eta egileak auziperatuko dituela esanez”.
Legarda kritiko agertu da Grande-Marlaskarenkin ere, Espainiako Gobernuak aplikatzen dituen politiken "zentralismo nabarmenagatik", "Batzuetan subsidiariotasun printzipioaren hurbiltasun printzipioa ezagutzen ez duelako"."Zer zentzu du Estatuko ikasle guztiei, ikasturte honetan eskola presentzialek garrantzirik izango ez duten honetan, alokairuko etxebizitzetatik gauzak kendu eta kontratuak bertan behera uztea galarazteak?", galdetu dio ministroari.
Azkenik, Legardak eskatu du alarma-egoerari buruzko Dekretuaren 7. eta 11. artikuluetan antzematen den "aldibereko interpretazio kontraesankorra argitzeko"; izan ere, alde batetik, mugitzeko askatasuna mugatzen du, eta, bestetik, kultu-lekuetara eta zeremonia zibil eta erlijiosoetara joateko aukera ematen da, ehorztetxeetara izan ezik."Aste Santuan Granadakoak moduko gertaerak ekidin zitezkeen edo gaurtik aurrera gertatu ahal direnak ere, Ramadan hastear dagoela", amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10