Prentsa Aretoa
2020/04/27
Barandiaranek Ábalosi azaldu dio oinarrizko zerbitzu publikoak ematen dituzten pertsona partikularren “egoera konplikatua”
Diputatuen Kongresuko Garraio Batzordean, Euskal Taldeko diputatuak Ministroari eskatu dio merkataritza-nabigazioko langileen egoera aintzat hartzea eta mugen itxierak Irun bezalako herrietan ekarri dituen arazoak konpontzea
Iñigo Barandiaranek, Diputatuen Kongresuko garraio eta mugikortasun gaietarako bozeramaileak, Abalos ministroaren gaurko agerraldian azaldu duenez, hainbat pertsona partikularrek "egoera konplikatua" bizi dute, "nahiz eta diru-sarrerarik ez izan" zerbitzu publikoa ematen jarraitzen dutelako. Egoera horretan daude, besteak beste, eta Iñigo Barandiaranek aipatu duen bezala, bidaiarien garraio publikoko zerbitzuak ematen dituzten partikularrak, hala nola taxi eta autobus gidariak, aireportuetako zerbitzuak eta haien erakunde laguntzaileak, baita itsas garraioari lotutako zerbitzuak ere, "Jardueraren kostua beren gain hartuz eta administrazioari kostu horiek haren gain hartzeko aukerarik eman gabe beren jarduerari eutsi diotenak.
Kongresuko Garraio Batzordean, Euskal Taldeko diputatuak EAJ-PNV kezkatzen duen gaietako bat azaldu du, Garraio Ministerioa Koronabirusaren pandemiak eragindako krisiari aurre eginez egiten ari den kudeaketa “oro har, zuzena izan dela” argi utzi ondoren.
Ministerioaren arreta behar duten gai horien artean, lehen aipatutakoaz gain, itsasgizonen egoera dago, bai arrantzan, bai merkataritza-nabigazioan, iraupen luzeko itsasaldietan daudelako. Barandiaranek azaldu duenez, sektoreko datu ofizialen arabera, "Gaur egun ontziratuta dauden 1,2 milioietatik 100 mila langile hiru hilean behin ordezkatu behar direla uste da,hau da, 90 egunen buruan, eta, hala ere, pandemiaren ondorioz, errelebo horietako gehienak galarazten ari dira", bai errelebo-hartzaileek ontzia dagoen lekura ezin dutelako sartu, bai herrialde askok ontziei portura sartzea eragozten dietelako. Eta "Hori dela eta, babes neurri eraginkorrik ez dagoenez eta zerbitzu medikurik ez dagoenez, 90 eguneko itsasaldi horietako asko 6 hilabete edo gehiagora zabaltzen ari dira, gertatzen ari diren arazo mediko, psikologiko eta laboralekin", salatu du.
Azkenik, Irunen eta Hendaian mugak ixtearen ondorioz sortzen ari diren "benetako arazoak" azpimarratu ditu Barandiaranek, "Jarduera komertzialak, laboralak eta giza esparrukoak ere badaudelako". "Irtenbidea ahalik eta azkarren eta eraginkorrena izateko arreta jartzea ona izango litzateke", esan du diputatu jeltzaleak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10