Prentsa Aretoa

2020/05/07

Osasun zerbitzuak birzentralizatzea eskatzen duten aldarrikapenetatik aldetzea eskatu dio Gorospek Illa Ministroari

Kongresuko Osasun Batzordean, diputatu jeltzaleak txalotu du Ministroak bere diskurtsoan “aldebitasuna, kogobernantza eta koerabakia” kontzeptuak jaso izana,baina “hitzetatik ekintzetara igarotzea” eskatu dio

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Josune Gorospek, Euskal Taldeko diputatu eta Kongresuko Osasun Batzordeko bozeramaileak, Salvador Illa Ministroari eskatu dio gaur batzuek  Osasun Zerbitzuak birzentralizatzea eskatu duten aldarrikapenei uko egitea “osasun politiketan derrigorrez behar diren sen ona eta zuhurtasuna ez dituelako zentralizazioak ematen” . 

Diputatuen Kongresuko Osasun Batzordean, Gorospek txalotu du Ministroak, EAJ-PNVren eta Espainiako gobernuaren artean akordioa adostu ondoren, bere diskurtsoan `aldebitasuna, kogobernantza eta koerabakia´ terminoak jaso izana, baina ildo beretik erreklamatu dio “diskurtsotik ekintzetara igarotzea eta aste bete barru diskurtsoak ez ezik ekintzak ere txalotzeko moduan egon gaitezela”.

“Sen ona ez du  ematen batzuek  zentralismoa eta uniformizazioa eskatuz aldarrikatzen duten ustezko batasunak”, nabarmendu du Gorospek. “Beraz, eskatzen dizuguna da diskurtso horrekin jarraitzea eta ezetza eman diezaiozula osasun publikoa, giza baliabideen politika edo zerbitzuen  kartera birzentralizatzeari; ezetza eman diezaiozula horri guztiari,  osasun politikan  zentzuz eta taiuz lan egitea baita hurbiltasunetik lan egitea, tokian tokitik globaltasunera”.

Beste alde batetik, Gorospek gogora ekarri du nazioarteko garapenerako lankidetza esparrua, eta gai horren inguruko hainbat galdera idatzi egin dizkio Espainiako gobernuari. Ildo beretik nabarmendu du Europako hainbat liderrek berrikitan izenpetu duten karta, zeinetan planteatzen zuten mundu mailako osasun sistema bat sortzea. Gorospek Illari galdetu dio Ministerioak lankidetza esparruan daraman “lan ildoaz” eta “esparru digitalak edo telemedikuntza esparruak baloratzen ote dituzten”.

 

Gure Legebiltzar Taldea