Prentsa Aretoa
2020/05/28
Gipuzkoako eta Nafarroako mugaz gaindiko eremuei berehala "alternatiba bat" emateko eskatu dio Gorospek Illari, mugak ixtearen ondorioz haien ekonomia eta enpleguak "hilzorian" daudelako
Gainera, Kongresuko Osasun Batzordean, diputatu jeltzaleak bere eszeptizismoa adierazi du Berreraikitze Batzordean lan egiteko hartu den "metodologiarekin"
Josune Gorospe Euskal Taldeko diputatu eta Osasun Batzordeko bozeramaileak "alternatiba" bat berehala ematea eskatu dio Illa ministroari, COVID-19aren eraginez mugak ixtean kaltetu diren Gipuzkoako eta Nafarroako udalerrientzat eta mugaz gaindiko eremuentzat.
Diputatu jeltzaleak Diputatuen Kongresuan azaldu duenez, "Frantziako Estatuarekin harreman sozioekonomiko estua duten herriak dira, eta hilzorian daude". "Ezin dute itxaron uztailean mugak zabaldu arte", esan du Gorospek. "Ekonomia hondoratzeko arrisku handia dago, eta langabezia handia sortuko da", ohartarazi du. Hori dela eta, "Leku bakoitzaren errealitatera egokitzen den mailaz mailako deseskalada horretan, eremu mugakideak kontuan hartzeko" eskatu dio diputatuak ministroari.
Josune Gorospek, halaber, pandemiaren jarraipena egiteko eta berehala eta etorkizunean berreraikitzeko neurriak hartzeko orduan Diputatuen Kongresuan ezartzen ari den lan-metodologiari buruzko hausnarketa egin du. Ildo horretan, Gorospek ministroari jakinarazi dio zalantzak dituela zenbait lantalde, parlamentu-batzorde eta gobernu-batzorderen jardunak gainjartzen ari direlako, eta, kasu batzuetan, gai berberak aztertzen dituztelako. "Dozenaka hizlari, dokumentazio ugarirekin, ahots desberdinak entzunez, dokumentazio desberdina irakurriz. Uste dugu hau ez dela metodologia. Autonomia erkidegoek osasun arloko eskumena dute eta ez daude batzorde horretan. Beldur handia ematen digu hortik atera daitekeenak ", ziurtatu du.
Azkenik, Gorospek Illari gomendatu dio aurrerantzean publiko egin ditzala Ministerioak "aldez aurretik" autonomia-erkidegoen fase-aldaketaren eskaerei emandako erantzuna zehazten duten txostenak, "Susmoak sortuaz iruzkin interesatuak saihesteko".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10