Prentsa Aretoa
2020/06/10
Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteak (ABEEE) ekonomiaren sektore garrantzitsuenetan malgutzea eta hedatzea eskatu dio Euskal Taldeak Industria ministroari
Reyes Marotori zuzendutako interpelazio batean, Idoia Sagastizabal diputatuak epe ertain eta luzerako industria-politikarik ez egotea deitoratu du, eta automobilgintzak, aeronautikak eta makina-erremintak laguntza, plan koordinatua eta ministerio arteko estrategia behar dutela azpimarratu du
"Koordina zaitez Lan ministroarekin, eta ABEEEak sektoreka zabaldu, ezinbestean, urte amaierara arte, eta ABEEE berrietara azkar eta malgutasunez igarotzea erraztu, ekonomia- eta antolaketa-arrazoiak aintzat hartuz". Horixe da Idoia Sagastizabal Euskal Taldeko diputatu andreak Industria, Turismo eta Merkataritza ministroari egin dion erreklamazio argi eta zuzena. "Erabaki hori dagoeneko hartu behar da: ABEEEak, lehiakorrak diren sektoreentzat, produktua eta merkatua dituztelako, bideragarriak direlako, hazteko ahalmena dutelako eta berrikuntzaren bidez balioa sortzen dutelako, baina oraindik are malgutasun handiagoa behar dutelako, denbora luzeagoan, enpresa-jardueraren itzulera egokitzeko eta, eskaria dagoen heinean, langile guztiak lanean has daitezen", gaineratu du. Sagastizabalek aipatutako hiru sektoreak automobilgintza, aeronautika eta makina-erreminta dira.
Diputatuen Kongresuan gaur egin den osoko bilkuran, Euskal Taldeko Industria bozeramaileak deitoratu egin du Gobernuan industria politikarik ez egotea, baina EAJ-PNVn "beti" egin du horren alde. Industria-politikaren gabezia edo "ikuspegi pasiboa" ez da Gobernu honena bakarrik, Sagastizabalek adierazi duenez, Gobernuetan etengabe eman da halako jarrera, eta "desindustrializazioa baino ez dute ekarri".
Horrela, eta aurrekoetan azaldutakoaren ildotik, Sagastizabalek kritikatu du "azken aldian adabakiak jartzen edo suak itzaltzen" aritu direla "hainbat enpresatatik iristen ari ziren arazo edo egoera kritikoei aurre egiteko", Navantia, ArcelorMittal edo Alcoako kasuek erakusten duten bezala, "Baita iragarkietatik eratorritakoek ere", dieselaren kasuan bezala. Diputatu jeltzaleak esan duenez, horiek guztiek "agerian uzten dute" Estatuan ez dagoela "industria-politikarik".
Egungo krisiaren testuinguruan, gainera, Sagastizabalek deitoratu duenez, "Ekonomian eragin handia duten sektoreak kinka larrian jartzen ari dira, industria osagarria ere bultzatuz", eta, horregatik, "Enpresa guztientzat balio duten neurri zehatz eta orokorrez gain, edozein sektoretakoak direla ere, ekonomiarentzat giltzarri diren sektoreek bultzada berezia behar dute". Hala, Sagastizabalek adierazi duenez, automobilgintza, aeronautika eta makina-erremintarena "eragin handiko sektoreak dira enpleguan, garapen teknologikoan eta lotutako sektoreen garapenean, eta, gainera, oso esportatzaileak eta berritzaileak dira".
"Ekoizpen-sektoreek epe luzera hartzen dituzte inbertsio-erabakiak, eta horrek ziurtasuna eta segurtasun juridikoa eskatzen ditu, eta, epe laburrerako talka-neurriez harago, beharrezkoa da, halaber, plan koordinatu bat egitea industriari laguntzeko, inbertsioa suspertzeko, eta, gainera, ondorio ekonomikoak eta sozialak sortzeko, eta industriak finantza-giharrez aurre egin ahal izateko, bai COVID-19aren ondorio ekonomikoei, bai eta aurrean dituen erronka berriei ere", Hori dela eta, Sagastizabalek esan du "beharrezkoa" dela Gobernuak industriari laguntzea, "Benetako industria-politikaren oinarriak ezartzeko", eta "ABEEEak automatikoki zabaltzea" eskatu du, "Sektore horien berezitasunak kontuan hartuta, baita ABEEEei trantsizio arin eta malgua eskaintzea ere, arrazoi ekonomikoak eta antolakuntzakoak aintzat hartuz". "Une honetan, lan-araudia funtsezkoa da eragile gisa. Enpleguak babesteko bidea da”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10