Prentsa Aretoa

2020/06/10

Barandiaranek euskal DSBEa aldarrikatu du eta GDSaren kudeaketa Euskadira eta Nafarroara transferitzeko akordioa balioetsi du

Gutxieneko Diru-sarreraren Errege Lege Dekretua baliozkotzeko eztabaidan, transferentzia hori "Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren gaineko eskumena benetan betetzeko lehen urratsa" izango dela ziurtatu du Euskal Taldeko diputatuak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Barandiaran, Euskal Taldeko diputatua eta gizarte arloko bozeramailea, pozik agertu da Espainiako Gobernuarekin sinatutako akordioagatik; akordio horren bidez, EAEra eta NFEra transferitu da gutxieneko diru-sarrerak kudeatzeko lana. Barandiaranek diru-sarrerak bermatzeko errenta aldarrikatu du, Euskal Autonomia Erkidegoko pobrezia-tasen murrizketan duen eraginagatik.

Gutxieneko Diru-sarrera ezartzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotzeko eztabaidan, Barandiaranek adierazi du prestazio berri hori "Estatuko historian garrantzi handiena izan duen gizarte-politikako neurria" dela, "Egoera ahulean dauden bizikidetza-unitateei errenta duina bermatzean datzalako, bai eta oinarrizko ekitate-sare orokor bat ezartzean ere, beste prestazio eta laguntza batzuekin osatu ahal izango dena". DSBEaren kasuan EAEn eta Bermatutako Errentaren kasuan NFEn, Gobernuarekin sinatutako akordioari esker.

Gaurko osoko bilkuran diputatu jeltzaleak adierazi duenez, "GDSk Estatuan ordezkatzen du 1990etik aurrera EAEn DSBEak edo 1999tik Nafarroan Bermatutako Errentak ekarri dutena", eta gaineratu du "planteamendu-akats bat izango zen prestazio hori pobreziaren eta gizarteratzearen aurkako borrokan eraginkorra izan dela egiaztatu den antzeko prestazioaren kudeaketa duten erakundeetan kokatu izan ez balitz”, are gehiago horrek Ogasunek dituzten zerga-datuak behar baditu. Barandiaranek esan duenez, DSBEa "Euskadik azken 30 urteotan aberastasuna birbanatzeko egin duen ahalegina da, eta horrek zerikusi handia izango du ziurrenik pobrezia-tasak Estatukoak baino txikiagoak izatearekin, baita Europako herrialde aurreratuenetakoak baino txikiagoak izatearekin ere", esan du EAJk neurri horren aldeko botoa eman duela baieztatu ostean.

Azkenik, Barandiaranek ziurtatu du EAEn eta NFZn DSBEaren antzeko prestazioak egoteak "modu zehatzean eta egoki konpontzea" eskatzen zuela. Horren ildotik, diputatu jeltzaleak ziurtatu du GDSaren kudeaketa EAEra eta CFNra transferitzea "Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoaren kudeaketaren gaineko estatutu-eskumena betetzeko lehen urrats eta saiakera eraginkorra" izango dela. Izan ere, "Transferentzia gauzatzen denean, EAEk bere gain hartuko du bere lurraldean GDSaren finantziazio osoa".

Horregatik guztiagatik, eta Espainiako Gobernuarekin sinatutako akordioari jarraiki, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eta NFEri gutxieneko bizi-sarreraren kudeaketa transferitzen baitzaie, Euskal Taldeak aldeko botoa emango dio errege lege-dekretu hau baliozkotzeari.

 

Gure Legebiltzar Taldea