Prentsa Aretoa

2020/09/16

Barandiaranek Lan Ministro andreari eskatu dizkio lan merkatuarentzako “ziurtasunak eta segurtasuna”, bai eta “krisia baliatzea eredua eraldatzeko”

Euskal Taldeko diputatuak Kontrol Bilkuran deitoratu duenez, ABEEak arautzeko Dekretua onartu eta “hilabete batzuk geroago”, “eztabaidatzen jarraitzen dugu noiz arte luzatuko diren, zer edukirekin eta zer sektoretan”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Barandiaranek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak, Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministro andreari eskatu dizkio “ziurtasunak eta segurtasuna” lan merkaturako, eta “krisia baliatzea” eskatu du “zaharkituta” dagoen eredua eraldatzeko.

Diputatu jeltzaleak Gobernuari kontrola egiteko bilkuran deitoratu duenez, lan merkatuko krisia arintzera begira ABEEen mekanismoa ezarri zuen 8/2020 Errege Lege Dekretua onartu eta hilabete batzuk geroago “oraindik eztabaidatzen ari gara noiz arte luzatuko diren, zer eduki izango duten eta zer sektoretara bideratuko diren”.

“Enpresek eta langileek ziurtasunak behar dituzte krisitik ateratzeko prozesua ekitatiboa izango ote den jakiteko,egin beharreko ahaleginak egitera begira” baieztatu du, eta kritikatu du Espainiako gobernua berandu dabilela “ahalegin bateratua egiteko behar den elkarrizketan”.

Barandiaranek ildo beretik baieztatu duenez “Gobernua ez da betetzen ari enpleguaren merkatuari segurtasuna emateko funtsezko zeregina, enplegua berreskuratzekoa,hain zuzen”, eta horregatik arrazoitu duenez “gaur egun enpresa bakar batek ere ez daki ABEE bat baliatu ahal izango duen eta zein baldintzetan eta noiz arte egingo duen” eta gaineratu duenez “langileek ere ez dakite beren enpleguaren eta soldataren bermeak iraungitze datarik duten, ezta bermatzen zaizkien eskubideek ere”.

Diputatu jeltzaleak era berean ekarri du gogora krisiak sektore ezberdinetan izan duen eragina eta SIDENORek berrikitan iragarri duen ABEEa deitoratu du. “Ibilgailuena, siderurgia edo aeronautikarena moduko sektoreak beren odol eta haragietan sufritzen ari dira krisi honen inpaktua”, azaldu dio Diaz Ministroari.
“Kezkatu egiten gaitu Gobernuaren alternatiba faltak, enplegu politikarik ez dagoelako”, tamaldu da diputatu jeltzalea. “Krisi hau baliatzen ez bada kalitatezko enpleguen biziraupena bultzatzeko,erabat zaharkituta dagoen eredua iraunarazten eta eredua eraldatzeko aukera alferrik galtzen egongo gara”, amaitu du

Gure Legebiltzar Taldea