Prentsa Aretoa

2020/09/21

Aitor Estebanek aurrekontu "eraldatzaileak" eskatu ditu "krisi ekonomiko eta sozialari" aurre egiteaz gain Euskadiko esparru industriala aintzat hartuko dutenak

Onda Vascan egin dioten elkarrizketan, Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak ez ditu horren garrantzizko jo Calvo eta Iglesias egunotan egiten ari diren elkarrizketa errondak, eta Aurrekontuei buruzko negoziaketaren parte nagusia kokatu du Ogasun Ministerioaren baitan eta datorren urrian

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, gaur azaldu ditu EAJ-PNVren lehentasunak Espainiako gobernua Aurrekontuei begira egiten ari den proiekturako. Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan, Estebanek baieztatu du Exekutiboak aurkeztuko dituen kontuek “eraldatzaile” izan beharko dutela, eta gaineratu duenez esparru industriala jeltzaleentzat ardatz nagusia izango dela Euskadiko BPGan esparru horrek daukan pisua aintzat harturik. “Kezkatzen gaituena da krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiten lagunduko duten aurrekontuak egitea, baita hazkunde ekonomiko berri baterako oinarriak jarriko dituena”, nabarmendu du.

Edozein kasutan, Estebanek esan du negoziaketa oraindik “hastapenetan” dagoela eta aurrekontuei buruzko negoziaketaren parterik garrantzitsuena urrian egingo dela esan du. Testuinguru honetan, ez ditu horren garrantzitsu jo Carmen Calvo Lehen Presidenteordea eta Pablo Iglesias bigarren presidenteordea egunotan alderdi politikoekin egiten ari diren elkarrizketa errondak, eta esan du asteazkenean Calvorekin egingo duen bilerak balioko duela “programa legegilearen birpasa egiteko eta gauza orokorren gainean hitz egiteko”, topaketa honetatik akordio zehatz edo sakonik aterako ez dela gaineratuz.

Aurrekontu hauek babestuko dituzten gehiengoei dagokienez, Estebanek berretsi du EAJren aburuz “logikoena” litzatekeela Espainiako gobernuak baliatzea “legealdi hasierarako babesa eman zutenak”, baina gogora ekarri ditu alderdi bakoitzak izan ditzakeen “inguruabar partikularrak” , gehiengo horiek alda ditzaketenak. Esandako epe horien arabera, Estebanek baieztatu du PSOE “oraindik erabakia hartzeko dagoela”, baina baieztatu du gehiengo nahikoa lor daitekeela “hasiera batean pentsatu baino errazago”, “lehenago ezetz `borobila´ emango zuten indar politikoen aldetik eginiko mugimenduak direla eta”. Estebanek era berean baieztatu du Ciudadanos taldea “gaur gaurkoz” oso egoera “anbibalentean” dagoela une batean Aurrekontu Orokorrak negoziatzeko jarrera erakutsiz, eta jarraian “Gobernuaren kontrako erasoa eginez PPren eta Vox-ekin lerrokatuz”, eta gogora ekarri duenez Ines Arrimadasen alderdia aurrekontuen negoziaketan egotea “guretzat ez litzateke gauzarik erosoena izango, gure marra gorri batzuk zapaltzeko saiakerak eman litezkeelako”.

Amaitzeko, Estebanek esan du Espainiako gobernuarekiko harremanak “mendi errusiarra” direla “informazio fluxuaren gorabeherak ematen direlako, batzuetan gehiago emanez eta beste batzuetan gehiengo absolutua izango balu bezala jardunez”, baina aitortu duenez “azken aldi honetan komunikazioa ona izan da”. Hala, gaineratu du “aurrekontuen gaineko akordio batetara iristeak aukera eman ahal du harreman hobea izateko eta konfiantzan oinarritutako beste akordio batzuk lortzeko”.

Gure Legebiltzar Taldea