Prentsa Aretoa
2020/09/30
Aitor Estebanek "eraginkortasuna eta kogobernantza" eskatu dizkio Pedro Sanchezi Europako funtsen kudeaketan, baita ekonomia eraldatzailearen aldeko apustua egitea ere
Idoia Sagastizabalek, bere aldetik, "Marketin eragiketak" alde batera uzteko eskatu dio Maroto ministroari. Ildo beretik erreklamatu dio automobilgintzaren sektorea artatzeko, ekainean eratutako mahaiari data jartzeko eta industria indartzeko aukera aprobetxatzeko.
Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak "eraginkortasuna" eskatu dio Sanchez presidenteari berreraikuntzarako Europako funtsen kudeaketan. Era berean eskatu du "Autonomia Erkidegoekin batera gobernatzea" eta "eraldatzeko gaitasuna duten eta industrian pisu garrantzitsua duten plan eta programen aldeko apustua" egitea.
Espainiako Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Estebanek bere kezka agertu du Next Generation Europako funtsen inguruan Espainiako Gobernua egiten ari den kudeaketaren aurrean, "Gai garrantzitsua izateaz gain erronka bat delako antolaketari dagokionez”, eta orain arte "informazio gutxi eta albiste nahasiak" zabaldu izana deitoratu du. Hala, kezkatuta agertu da Europako "atzerapenagatik" funts horiek behin betiko onartzeko orduan, baita Alemaniaren proposamenagatik ere, hau da, Europako Aurrekontuen onarpenarekin lotzeko proposamenagatik, eta Espainiako Estatuarentzat definitutako zazpi esparru edo arloetan industria arloari "garrantzi mugatua" emateagatik.
Testuinguru horretan, Estebanek Europako funtsak erabiltzeko eskatu dio Sanchezi, "etorkizuneko bestelako ekonomia baten oinarriak jartzeko", eta baieztatu duenez "Gobernuak ezin ditu programa horiek esklusiboki kudeatu". Autonomia erkidegoak "diseinua eta kudeaketa egiterako orduan" kontuan hartzeko eskatu dio, "enpresa handietatik haratago joan nahi badu eta sare horretan sartu nahi badu". Zentzu horretan, Cluster izenekoek izan dezaketen eginkizuna azpimarratu du Estebanek; izan ere, bere ustez, helburua da "ekoizpen eredua aldatuko duten proiektuen alde egitea, sarea behar bezain zabala den esparruetan”. "Bestela, laguntza hori alferrik galtzen ariko ginateke", adierazi du.
Azkenik, Estebanek funtsak kudeatzeko "berariazko legedia" eskatu dio Sanchezi. "Legez modu irudimentsuan artikulatzen ez bada, benetako botila lepoa izango da, eta ez ginateke inoiz iritsiko", ohartarazi du.
SAGASTIZABAL-MAROTO, AUTOMOBILGINTZA
Bestalde, Idoia Sagastizabalek marketin operazioak alde batera uzteko eskatu dio Reyes Maroto ministroari, eta "ziurtasunak" eskatu dizkio automobilaren sektorearentzat, krisi ekonomikoaren eraginpean dagoelako. Sagastizabalen hitzetan “aurreikuspen asko sortu dira eta desagertuz joan dira” eta sektoreko lantegi batzuk itxi direlako tamaldu da.
Kontrol saioan, Sagastizabalek Industria ministroari aurpegiratu dio Automobilgintzaren Mahaia ekainean eratu zela Euskal Taldeak eskatuta eta osoko bilkuraren mozio bidez, baina ez dela "behin ere" batzartu. Testuinguru horretan, diputatu jeltzaleak Ministerioak iragarri dituen planak kritikatu ditu, "Sektorearen gaitasuna eta 'know how' a kontuan hartu gabe, adostu gabe", eta gaineratu duenez "kontua ez da hautsetatik proiektuak ateratzea, baizik eta proiektuak sektorearekin eta sektorearentzat planteatzea, eta trantsizio energetikoa industriarekin kontrajarri gabe, biak bateragarriak baitira".
Hala, "Automobilgintzaren Mahaiaren bilerarako data jartzea" eskatu dio Sagastizabalek Reyes Marotori, baita bere baitan sortu behar diren lantaldeei ere, "Gaitasunak gehitzea eta proiektuen alde egitea ikuspegi globalarekin eta adostasun handiekin, automobilgintzan eta industrian benetan sinesten baduzue sektore estrategiko gisa". "Industria sendoa behar dugu, eta, mesedez, ez alferrik galdu aukera hau", esan du diputatu jeltzaleak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10