Prentsa Aretoa
2020/11/24
Loiolako kuarteletako lurrak Donostiari eskualdatzeko aldarrikapen historikoari Gobernu Zentralak baietza ematea lortu du EAJ-PNVk
Euskal Taldeak `bai´ bozkatuko du Estatuko Aurrekontu Orokorren bozketan, bigarren zuzenketa-sorta batean energia eolikoa, B+G+Iren garapena eta tren azpiegituretarako, logistika eta aireportuetarako inbertsioak bultzatzeko proiektuak adostea lortu ondoren
Loiolako kuarteletako lurrak, Donostian, Gipuzkoako Udalaren eskuetara igaroko dira 2021ean. Hori da EAJ-PNVk Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziaketa eta izapidetze prozesuan Espainiako Gobernuarengandik lortu duen konpromisoa, Defentsa Ministerioarekin hitzartutako zuzenketa batean jasota geratu dena. Aldarrikapen historiko, “hiriaren garapenerako funtsezko eta ageri baino ageriago dagoen bizitoki-beharrari erantzuna emateko ezinbesteko” den honetaz gain, Euskal Taldeak negoziaketa prozesuan lortu du Aurrekontuen Lege Proiektuan bigarren zuzenketa-sorta bat jasotzea lehiakortasuna, energia berriztagarriak eta berrikuntza ekonomikoa sustatzeko, bai eta inbertsioak Euskadiko trenbide aireportu eta logistika azpiegituretarako.
Aitor Estebanek gaur eman duen prentsaurrekoan aditzera eman duenez,iragan asteburuan “arrapaladan” egin behar izan zen negoziaketa bizi eta intentsuaren ondoren, Aurrekontuan ekonomia suspertzeko, industria bultzatzeko eta enplegua babesteko “funtsezko gaiak” Estatuko Aurrekontuan jasotzea lortu ondoren, Euskal Taldeak “baiezkoa” emango die Estatuko Aurrekontu Orokorrei.
Bigarren zuzenketa-sorta hau eransten zaio, beraz, iragan astean adostu eta onartutakoari, sorta honetan jasotzen direlarik, besteak beste, dieselaren igoera indargabetzea, 50 milioi euro Makina Erremintaren Renove planerako, Unibertsitateko Prestakuntza Dualerako kontratuetako figura berri bat sortzea eta 6 milioiko zuzenketa bat Zorrotzako lurperatze lanetarako, kultura arloko eta hainbat udaletako proiektuetarako inbertsioez gain.
Edozein kasutan, Aitor Estebanek azpimarratu duenez, “benetan eraldatzaile” jotzen den Aurrekontua Europako Funtsetan datza. Horietatik 27.000 milioi euro Aurrekontuen Proiektuan jasota daude, baina Taldeek ezin izan dute zuzenketarik aurkeztu. Hala ere, Estebanek aurreratu du Euskal Taldeak Espainiako gobernuarekin hitz egiten jarraituko duela hainbat proposamenen inguruan, eta gaineratu duenez EAJ-PNV “adi” egongo da funts horien garapenaren aurrean.
“Esandako akordio horiek adostuta eta Gobernuarekin etorkizunerako izango dituen asmoez hitz egin ondoren, aurrera dezakegu EAJk baiezkoa bozkatuko duela”, amaitu du Estebanek.
Ondorengoak dira Euskal Taldeak aurkeztu dituen zuzenketa berriak, Espainiako gobernuarekin adostu direnak:
ENERGIA EOLIKOA ETA B+G+I
EAJ-PNVk itsasoko energia eolikoari bultzada bat ematea lortu du portuetan “instalazio hauen garapena ahalbidetzea” helburu duen zuzenketaren bidez, beren garapenerako toki egokiena delakoan. Halaber, Teknologia Zentroak “zamatzen” zituen legeria aldatzea lortu da, Estebanen hitzetan B+G+I esparruaren garapenean funtsezko elementu diren aldetik“. Diru-laguntzen Lege Orokorrean egin den aldaketa honekin enpresen parte hartzea sustatuko da Teknologia Zentroek burutzen dituzten ikerketa proiektuetan, baita beren garapena ahalbidetu ere.
Halaber, hainbat zuzenketa adostu dira ikerketa proiektuak bultzatzeko, besteak beste EHU-UPVri dagokiona, 2,6 milioi eurokoa, 700 mila euro Mondragon Unibertsitatean Industriaren Trantsizio Jasangarria Berritzeko eta milioi bat euro CENER zentrorako, Nafarroan, energia metatzeko laborategia bultzatzeko.
AZPIEGITURAK
Azpiegituren esparrua ere bada EAJ-PNVk adostu dituen zuzenketen xedea. Lehengo eta behin, oniritzia eman zaie aurreko aurrekontu ekitaldietan garatu diren proiektuetarako inbertsio guztiei, besteak beste Hiru Herrialde Historikoetako hainbat tren geltokitan trenbide pasabideak kentzeko. Egoera horretan daude ondorengo hauek: Zalla ( 3M), Legorreta (2M), Basurto (1,1M), Güeñes (2,2M), Ortuella eta Trapaga (1,1M bakoitzarentzat), Balmaseda (2M), Anoeta (200mil), Hendaia (1,5M), Urnieta (1,2M), Manzanos (1M), Amurrio (363mil), Luiando (75mil). Loiolako Erriberetako Aldageltokiak 3 milioi euroko dotazioa izango du eta 1,2 milioi euro jarriko dira Aranguren-Karrantza arteko trenbidea elektrifikatzeko.
Halaber, 2 milioi euroko zuzenketa adostu da Gasteizko inguruetan, Jundizen, “funtsezko” plataforma logistikoa egiteko, eta 2,3 milioi euro jarriko dira Forondan (terminala modernizatzeko, gune frankoari buruzko azterlana egiteko eta abarretarako).
Amaitzeko, 3 milioi euroko zuzenketa bat adostu da Bilbon etorbideak desbideratzeko tunela egiteko,uholdeak saihestea xede duena.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10