Prentsa Aretoa

2021/01/28

Euskal Taldeak Europako Funtsen Dekretua babesten du, baina ohartarazi duenez: “Gure pazientzia ez da amaigabea”

Idoia Sagastizabalek “erantzukizuna” erreklamatu du Covid-aren eraginez sortu den krisiaren kontra borrokatzea xede, Europak emango duen finantzaketa arautzeko araua baliozkotzeko orduan, baina Espainiako gobernuari eskatu dio “txipa aldatzea” eta Taldeekin eta Autonomia Erkidegoekin hitz egitea

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Kongresuko Euskal Taldeak iragarri du Europako Funtsak bideratzeko Lege Dekretua babestuko duela. Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak adierazi dituen erreparoen eta kritiken gainetik ere, araua baliozkotzeko osoko bilkuran EAJ-PNVko diputatu jaun-andreek arauaren alde bozkatuko dute “arduraz jokatzeko” eta bereziki “jokoan dagoena krisitik atera ahal izatea dagoelako”. “Jabetzen gara jokoan duguna dela ekonomia suspertzea, etorkizuna eta hiritargoaren itxaropena, funts horietan, guk hala adierazi dugulako, salbazioa ikusten dutelako”, gaineratu du Sagastizabalek.

Testuinguru berean eta Euskal Taldeak Lege Dekretu honetan onesten ez dituen alderdiak nabarmendu ondoren, Idoia Sagastizabalek ohartarazpen serioa egin dio Espainiako gobernuari: “Arauak idazterako orduan gehiengo osoa izango bazenute bezala ari zarete, ez duzue inor kontuan hartzen eta gero, azken orduan, gure babesa nahi duzue. Alda ezazue zuen jokaera, alda ezazue txipa, hitz egin ezazue, eta akordioetara irits zaitezte Dekretuak hona ekarri baino lehen, horrela baino ezin izango dituzue azken orduko estualdiak saihestu (...). Nire Taldearen pazientzia, ez baita amaigabea”, amaitu du Sagastizabalek.

Diputatu jeltzaleak era berean salatu du Espainiako gobernuak ontzat eman duen Lege Dekretuak “kudeaketa zentralizatua” islatzen duela, “Gobernuaren mende dagoena”. Era beran azaldu du agerian geratu dela “kogobernantzarik ez dagoela” eta kritikatu duenez “prozeduren izapidetzea arintzeko hartzen diren neurriak, hainbat kasutan, Estatuko Administraziora mugatzen dira”.

Dena dela, “Europak ohiz kanpoko finantzaketarekin eman digun aukera baliatzeko” helburuarekin, Euskal Taldeak iragarri du Dekretuaren aldeko botoa emango duela “enpresa sare erresilienteagoa eraikitzeko eta eredu ekonomikoa aldatzeko”, baina Espainiako gobernuari erreklamazio argia eginez: “adierazi diren erreparoak Konferentzia Sektorialean Lege Proiektu bidez edo Araudi bidez konpondu daitezela”.

Gure Legebiltzar Taldea